Cargando...

 

Nafarroako Erribera

Egin eta ezagutu beharreko gauzez betetako lurraldea.

Erribera Nafarroako

Egin eta ezagutu beharreko gauzez betetako lurraldea.

Esploratu lurralde ezezagun bat

Iparraldean beti ezagunak ez diren baina arreta berezia merezi duten lurraldeak aurkitzen ditugu; merezi dute haien ibilbide historikoagatik, haien aberastasun gastronomikoagatik edo aukeran dituzten jarduera eta planen ugariengatik.

Nafarroako hegoaldean lurralde berdingabe eta ezezagun bat dago, paisaia ezberdin bezain harrigarrietan ezkutatutako altxorrak gordetzen dituena. Nafarroako Erriberaz ari gara. Bertako harribitxirik nagusiena herriak dira, bisitariekin atseginak eta inguruko baratzeetako gastronomia-kulturadunak. Beste gune ezagunenetako bat Erregeren Bardea da, Europako basamorturik handiena. Jaiak, paisaiak, gastronomia eta ezagutu beharreko herriak Erriberan.

https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/mapa-ribera_1.jpg

ZER EGIN

Ezagutu, esperimentatu eta, batez ere, ondo pasa.

Erribera bezalako lurralde zabal eta aberats bat ezagutzeko, gida on bat beharko duzu; Atrapa el Norte, kasurako. Lurraldean egin ditzakezun plan eta jarduerarik eta ostaturik onenak gomendatuko dizkizu. Jarraian, iparraldeko eremu honetara eginen duzun bidaian galdu ezin dituzun horietako batzuk proposatuko dizkizugu.

Los pueblos

Herriak

https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2020/07/002-la-ribera-de-navarra-actividades-e-con-todos-sus-secretos-turismo-rural-escapadas-norte-de-espana.jpg

Jarduerak

https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2020/07/003-la-ribera-de-navarra-la-mejor-gasm-con-todos-sus-secretos-turismo-rural-escapadas-norte-de-espana.jpg

Gastronomía

https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2020/07/001-la-ribera-de-navarra-hoteles-y-alo-con-todos-sus-secretos-turismo-rural-escapadas-norte-de-espana.jpg

Ostatuak

Ezinbestekoak

Antolatu zure ihesaldia iparraldera, Erriberako lurraldean egin beharreko planekin.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-las-bardenas-la-ribera-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Erregeren Bardea

Ustekabean harrapatuko zaituen lekua. Ezagutu Europako basamorturik handiena.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-bodegas-do-la-ribera-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Jatorri Deitura duten upategiak

Dastatu JDko ardorik onenak Erriberako upategietan.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-museo-de-la-conserva-la-ribera-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Kontserbaren museoa

Historia eta baratzeko produkturik onenak.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-actividades-bardenas-reales-la-ribera-clientes-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Abentura Erregeren Bardean

Antolatu zure paseoak: zaldiz, trekking, mendi-ibiliak, BTT ibilbideak edo 4x4 txangoak.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-ruta-gastronomica-la-riberas-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Gastronomia-ibilbidea Tuteran

Ibili Tuteran barrena, eta probatu pintxoak taberna enblematikoetan.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001_atrapa-el-norte-la-torraza-la-ribera-turismo-norte-de-espana-640x480.jpg

Torraza

Erriberako ezezagun horietako bat, Valtierran. Bere iragan musulmanaren aztarna da, bisita daitezkeen beste hainbat monumenturekin batera.

Erribera ezezaguna

Erriberak berau bisitatzen duenari eskaintzen dion guztia, eta esploratzeko askoz gehiago.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/jovenes-disfrutando-en-la-ribera.jpg

Bertako folklorea eta jendea

Erriberako herriek historia aberatsa dute, eta jendeak ondare ez-materialeko tradizio, festa eta dantza asko gorde ditu.

Lurraldeko natura

Ebro ibaiak ureztatzen du. Erriberan hainbat natura-ingurune nabarmentzen dira, besteak beste: Erregeren Bardea, Tuterako baratzea, ibaien ibar-basoak herrietan, edo behatokietarako bide naturalak gainetan.

Kirola eta jarduerak

Erriberako paisaia naturalak aukera ematen du BTTn ibilbideak egiteko herrien inguruko bideetan, mendi-ibiliak egiteko, ibilketa nordikoa egiteko, zaldiz ibiltzeko edo 4×4 eta buggy ibilbideak egiteko.

Ingurua eta Erregeren Bardea

Bere berezitasunagatik eta edertasunagatik, Bardeako paisaia iparraldean egun batzuk igarotzea erabakitzen dutenek gehien bisitatzen duten lekuetako bat da. Ezagutu Erriberako ingurua.

Zinezko bidaia bat

Erregeren Bardean hainbat serie eta film filmatu dira, ‘Game of Thrones’ seriea edo '007, mundua ez da nahikoa' filma, kasurako.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/004_visita-la-ribera-de-navarra-una-zona-monumental-diferente.png

Jaialdiak eta kontzertuak

Alhama Music Fest, Ribera Sound, Estaciones Sonoras, Barbarroja Pop Festival eta Barranco Fest; Erriberako musika-ekitaldi garrantzitsuenetako batzuk baino ez dira.

Lurraldeko gastronomia

Erriberako gastronomiak inguruko baratzeen, kalitatezko eta sasoiko produktuen eragina du. Lurraldeko tabernek eta jatetxeek beren gutiziak eskaintzen dituzte: gozamenerako pintxoak eta platerak.

Bizitzaz beteriko lurra

Erriberako bizitzan aipatzekoak dira jaialdiak, jaiak, herri-kultura eta herriak, iparraldeko lurralde ezezagun honetara datozen bisitarientzako planekin berritzen direnak.
https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/003-eventos-conciertos-y-festivales-en-navarra-pais-vasco-y-la-rioja.jpg

Zatoz, eta ezagutu Erribera

https://www.atrapaelnorte.com/wp-content/uploads/2021/02/001-pamplona-atrapa-el-norte-visita-el-norte-de-espana-expertos-en-planes-y-actividades-de-turismo-en-navarra-640x640.jpg

Ribera de Navarra

La Ribera Navarra es una comarca natural e histórica española enclavada en el Valle del Ebro que abarca el sur de Navarra
42°3'33.95N 35'52.58O

Esperimentatu iparraldea

Iparraldeko ibilbiderik erakargarrienak jasotzen dituen bloga.
3 bide berde, galtzeko
13 de abendua de 20210
3 bide berde, galtzeko
Bidaiariak trenera! Atrapa el Nortek gaur egun erabiltzen ez diren eta motorizatu gabeko bide zoragarri bihurtu diren trenbideak ibiltzera gonbidatzen zaitu, oinez edo bizikletaz egin ditzazun. Ibilbideak natura bete-betean; errutinatik...
Corellako XVI. Jardunaldi Barrokoak
13 de abendua de 20210
Corellako XVI. Jardunaldi Barrokoak
Iparraldean gustukoa dugu gure ondarea jai giroan ospatzea eta goraipatzea, herritarrek eta kanpotarrek goza dezaten ondare horretaz. Eta horixe eginen dute asteburu honetan Corellan. Herriko barrokoa gorenera eramanen dute.
Goza ezazu gau magiko batez Leireko Monasterioaren ondoan
18 de azaroa de 20210
Goza ezazu gau magiko batez Leireko Monasterioaren ondoan
Abuztuaren 1eko gauean, Leireko Monasterioak gau astronomiko bat antolatzen du Ilargia, Jupiter eta Saturno behatzeko, zeruko sail txiki batean elkartuta dauden urteko gau bakarrenetako batean. Behaketan konstelazioekin lotura duten istorio...
Ezagutzen al duzu Nafarroako Cortes?
18 de azaroa de 2021
Ezagutzen al duzu Nafarroako Cortes?
Ezagutzen al duzu Nafarroako Erriberako hegoaldeen dagoen herria? Atrapa el Nortek Nafarroako hegoaldeen dagoen herria aurkezten dizu. Ezagutu beharreko monumentu eta leku esanguratsu ugari ditu. Erribera amaigabean kokatua, plan ugari...

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.