Cargando...

 

Corellako XVI. Jardunaldi Barrokoak

Iparraldean gustukoa dugu gure ondarea jai giroan ospatzea eta goraipatzea, herritarrek eta kanpotarrek goza dezaten ondare horretaz. Eta horixe eginen dute asteburu honetan Corellan. Herriko barrokoa gorenera eramanen dute.

Urriaren 22, 23 eta 24an Corellak Barrokoaren XVI. Jardunaldiak ospatuko ditu. Erriberako herria aire zabaleko museo bihurtuko da asteburu horretan. Aurten, nabarmentzekoa izanen da herriarentzat apartekoa den garai baten irakaskuntzaren alde egindako apustua, eta hori larunbat goizeko 10etatik aurrera eginen den ‘Corella Barrokoaren Herria” izeneko I. Biltzarrean gauzatuko da.

Garai artistiko hori herriko txoko guztietan ikusten da; jauregietan, elizetan eta komentuetan, plazetan. Hortaz, anima zaitez! Jardueraz betetako asteburua izanen duzu.

Ostiralean, 18:00etan, hasiko da ospakizuna, asteburu osoan zehar Foruen plazan eta Espainia plazan egonen den artisautza azokarekin. Ordubete gero, utzi Corellako Gidarien Elkarteak zu zuzentzen, eta gozatu hiriko ondare artistikoa ezagutzeko bisita gidatuaz. Eta amaitu lehen jaieguna ‘Malaje Sólo’ konpainiaren ‘Lope que te parió’ antzezlanarekin.

Bestalde, hilaren 23an (larunbata) Fco. J. Alfaro Perez doktoreak zuzenduko du kongresua Estrella Cuello sopranoaren eta Josias Actividades culturales, fiestas y folclore, patrimonio del norte de españa, navarra Rodriguez tiorba- eta gitarra barroko jotzailearen musikaz lagundurik. Ekitaldia Beneditarren Komentuko Kailan/Arte Sakratuaren Museoan eginen da, eta sarrera libre izanen da lekua bete arte. Gainera, leku horretan berean, txikienek ‘Artemisa y yo’ (‘Artemisa eta ni’) pintura barrokoaren lantegian esku hartu ahal izanen dute 11:00etatik aitzin. Eguna amaitzeko, kontzertu barrokoa emanen du Sinfonetta Akademiak 20:00etan. Sarrerak hemen sakatuta eros ditzakezu.

Igandean, artisautza-produktuen postuek eta herriko historia- eta arte-ondarearen bisita gidatuek jarraituko dute. Amaitzeko, 17:00etatik 19:00etara, familiako pintura barrokoko lantegi bat antolatu da, ‘Flores de mi jardín’ (‘Nire lorategiko loreak’) izenekoa. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Beraz, asteburu honetan Nafarroan bazaude, ez galdu aukera erriberara hurbiltzeko eta herri honetaz bere osoan gozatzeko. Harrapatu barrokoaren esentzia! Harrapatu Corella

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.