Cargando...
Eskarmentu handia duen gure lantaldearen helburua da bidaiariekin modu erraz, zuzen eta benetan xarmagarrian komunikatzea eta konektatzea. Mundu osoan zehar egin ditugun bidaiei esker, espazio bat sortu nahi izan dugu, gure lurraldeko leku guztietako gauzarik zoragarrienak, interesgarrienak eta erakargarrienak zuei kontatzeko.
Marianek esperientzia luzea du iparraldeko lurraldeetan turismoa sustatzeko proiektuetan. Marketing Etxalar enpresaren eta turismoa sustatzeko erakustokien aitzindaria. Oraingo honetan, ilusioz beteriko proiektu baten buru da; Atrapa el Norte proiektuarena. Mugarik ez duen turismo-sustapeneko kontzeptu berri bat da, bisitan datorkigunari gure onena eskaintzea helburu duena.
‘Iri’. Halaxe ezagutzen dugu guztiok. Komertzial hutsa da, eskola zaharreko horietako bat. Lehentasunak ditu bezeroekiko arreta eta tratua. Irunen bizi da Iri, eta iparraldeko lurraldeak inork ez bezala ezagutzen ditu. Iriren egitekoa da gastronomiaren, kulturaren, abentura-jardueren eta aisialdirako beste turismo-eskaintza batzuen inguruko planik onenak aurkitzea; zalantzarik gabe, horien zaletu egingo zaituztete.
Felipek motxila eta kamera sorbaldan bidaiatzea du gustuko. Munduko tokirik ezkutuenetako batzuetan barna ibili da, ingurune natural oparoenetan iragankorraren edertasunaren bila. Orain erabaki du Atrapa el Norte proiektu honekin bat egitea, zuei kontatzeko orduan beste ikuspegi bat emate aldera.
Iosunek bere bi grinak uztartzen ditu: Edukien Marketinean eta sare sozialetan espezializatutako kazetaritza karrera eta gastronomia-bidaiak. Hiriak ditu gustuko, eta Europako hiriburu handi guztiak maite ditu. Iosunek Atrapa el Norteri ikuspegi bereizia eta estilo bakarrekoa ematen dio,gure Iparralde maiteaz liluratzen gaituen guztia kontatzeko helburuarekin.
Gure lantaldeak atsegin handiz hartuko zaituzte