Cargando...

 
Found 20 results
Additional filters
View as

ARTAXOA

Artaxoa Iruñetik 30 kilometro eskasera dagoen herri txiki bat da. Begiak itxita erregeak, nobleak, apezpikuak eta aita santuak bizi ziren iraganarekin topo eginen dugu. Bidaia bat Erdi Arora, ‘Zerkoa’ izenez ezagutzen den bere harresi-multzo ospetsua protagonista duela.

GETARIAKO TXAKOLINA JD

Getariako Txakolina JDk Gipuzkoako lurralde historiko osoa hartzen du bere baitan. Bostehun hektarea inguruk, gehienak kostaldean, mahatsez hornitzen dute jatorri-deitura hau. Mahats-parratan hazten den fruituak, Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza barietatekoak, Iparraldeko txakolin onenetakoa egiteko aukera ematen du.

NAFARROAKO MUSEOAK

Nafarroa kultura da, bere museoak dira Nafarroa. Bidaiatu Nafarroa osoan zehar banatuta dauden 15 museoetan barrena eta ezagutu erkidego honek duen ondare aberastasuna.

GOZATU ZIENTZIAZ FAMILIAN

Now closed
Zatoz bederatzi mila izar baino gehiago ikusteko aukera emanen dizun espazioan barna bidaia bat egitera, aurkitu izarrarte berriak, ihes egin espazioaren eta denboraren legeetatik, eta dena leku berean. Bizi zientzia-egun bat familian Iruñeko Planetarioan

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Ezagutu mahastien lurraldea, ongi jabetu lurraldearen ehunka urteko kulturaz, gozatu bertako gastronomiaz, dastatu bertako ardoak eta bizi lurralde hau bere turismo aktiboko esperientzien bitartez. Arabako Errioxa munduko erreferentzia da ardo-turismoaren inguruan, upategietatik askoz haratago doana; natura da, historia eta tradizioa. Utziko al gaituzu zu harritzen?

ZANGOZA

Mugako hiria, Nafarroako Mendialdearen eta Erriberaren arteko lotura egiten duena. Done Jakue bidearen gune garrantzitsua da, Aragoi ibaiak zeharkatzen duen gune naturala, Erdi Aroko erregeren sorlekua eta gaur egun kultura-ondareko altxorra, Nafarroa Erdialde ekialdeko hiririk garrantzitsuena, bisitatzeko, behatzeko, ongi ezagutzeko eta gozatzeko lekua.

BASABERE BASERRI-ESKOLA

Now closed
Basabere baserri-eskola bisitatzea presak eta mundu teknologikoa alde batera uztea da, zure sustraiekin bat egitea, nekazaritza eta abeltzaintza sakon bizitzea, naturaz eta inguratzen zaituen inguruneaz ongi jabetzea. Basabere bestelako baserri-eskola da.

GEOPARKEA EUSKAL KOSTALDEA

OPEN 24h
Ia 90 kilometro koadroko lurraldea, Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dagoena. 2015ean UNESCOren Munduko Geoparke izendatu zuten. Lehen begiratuan, larreen tonu berdeengatik nabarmentzen da lekua, baina altxor handi bat gordetzen du barruan: 60 milioi urte baino gehiago Lurraren historiari buruz.

SAN GREGORIO OSTIAKOAREN BASILIKA

Now closed
Lizarra eta Los Arcos arteko muino baten tontorrean eraikitako basilika monumentala, Sorlada udalerriaren ondoan. Nafarroako Barrokoaren multzorik bikainenetako bat da. Eskualdeko ikuspegi ikaragarriak ditu, aberastasun handiko eta apaindura ugariko kanpoaldea eta barnealdea harrigarria da arte-garai honetako ohiko antzerki-giroarekin.

BARDENAS AVENTURE

Bardenas Aventure enpresa Arguedasen (Nafarroa) dago, eta turismo aktiboa lantzen du. Hainbat jarduera-mota eskaintzen ditu, bisitariari Erregeren Bardeako ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen diotenak; basamortuko paisaian barrena ibilaldi erakargarriak gidari adituek gidatuta.

MENDUKILO KOBAZULOA

Now closed
Mendukilo kobazuloa Aralar mendikatean dago, Astiz (Nafarroa) izeneko herri txikitik 1,5 km-ra, ingurune basotsua Batasunaren Intereseko Leku izendatua. Barrunbe hori, historikoki artzainen babesleku gisa erabilia, 2005eko uztailean ireki zen jendearentzat. Bisita gidatu bat egin daiteke pasabide flotatzaile batean barrena hiru gelatan barrena; 540 metroko ibilbidea lurpetik 30 metro baino sakonerago, gozatzeko, ikasteko eta aztarnarik ez uzteko, bereizgarri duten xarma magiko hori mantentzen jarrai dezaten.

IRANTZUKO LURRAK

Irantzuko lurrak Nafarroako erdialdean dago, Lizarratik kilometro gutxira. Mugakideak ditu Urbasa eta Andia mendilerroak, Goñi Ibarra eta Sakanako eremuak iparraldean, Etxauriko haitzak ekialdeak, Etxabarriko haitzak mendebaldean eta Lorka hegoaldean, Donejakue Bidean giltzarri den puntua. Irantzuko Lurrak galtzeko moduko paradisu naturala dira

WOWPARK – ZURE ABENTURA PARKEA

Bestelako egun bat igaro nahi baduzu, WowPark da zure aukera;familientzako edo edozein adineko taldeentzako plan ezin hobea. Zuhaitzetako etxolez, txirristez eta tirolinez eta bestelako abenturez gozatu ahal izanen duzu, baina 18 hektareatik gorako parke botanikoan ere erlaxatu eta ikasi ahal izanen duzu.

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Now closed
Amildegi batean, sakan eta haitzarte sakonen artean, eta naturaz inguratuta, Arantzazuko Santutegia dago, Euskadiko eraikin erlijioso bisitatuenetako bat. Historia handiko tenplua, fraide frantziskotarren etxea eta, gaur egun ezagutzen dugun bezala, hainbat artistaren asmamenari esker sortua.

VALTIERRA

Valtierra Erregeren Bardeako basamortu-paisaiaren eta Ebroko haran berdeko paisaiaren artean dago. Tradizioz laborantza-lanetan diharduen herria, eta jarduera horren inguruan ardaztu dira kultura eta herri honen hazkundea. Herria Nafarroako Erriberan dago, eta oso garrantzitsua da beste hiri eta herri interesgarri batzuk bisitatzeko (Tutera, Iruñea, Logroño, Zaragoza edo Euskal Autonomia Erkidegora, kasurako), eta horietara joan etorri bat egiteko.

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Eureka! Zientzia Museoak zientziaren eta teknologiaren arloan ingurune pizgarria eskaintzen du. Zientzia dibulgaziorako zentro bat da, bisitariaren adina edozein dela ere. Zientziaren esparru desberdinak lantzen ditu museoak dituen 172 modulu baino gehiagotan, eta azken belaunaldiko planetariuma, bere behatoki astronomikoa edo kanpoko lorategietako maketen erakusketa daude ikusgai.

ACTIVA EXPERIENCE

Ziur Nafarroako Erregeren Bardeari buruz hitz egiten entzun duzula, baina jarduera eta esperientzia paregabeen bidez ezagutu nahi baduzu, Activa Experiencek aukera ugari eskaintzen dizkizu horren leku berezian abenturaran murgiltzeko.

CORTES

Nafarroan hegoalderen dagoen herria, Erdi Arokoa, mugako herri asko bezala, edo garai hartako mehatxu arabiarraren aurrean Nafarroan defentsarako talaia gisa erabiltzen ziren herriak bezala. Herria bisitatzea xarmaz beteriko iraganeko garaietara itzultzea da, Nafarroako Erresumaren historia hobeto ulertzeko balio diguten harrizko monumentuekin eta bere jaien kulturarekin.

IZTURITZEKO HARPEA

Mendebaldeko Pirinioetan dago. Akitaniaren eta Euskal Herriko kantauriar erlaitzaren arteko lotura-gune batean, Izturitzeko eta Otsozelhaiko harpeak daude, eta bertan giza okupazioaren 80.000 urtetik gorako aztarna arkeologiko ugari daude. Horri esker, garrantzi historiko eta geologiko handikotzat hartzen da leku hori.

PARC ANIMALIER ETXOLA (SARE)

Etxeko txikienekin familiako joan-etorri bat egitea pentsatzen ari bazara, animalien parke hau paregabea da. Saran (Iparraldea) dago, eta bertan mota guztietako etxeko animaliak ikusi ahal izanen dituzu, baita exotikoren bat ere, haiei buruz ikasi eta naturan egun atsegina igaroko duzu.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.