Ezagutu mahastien lurraldea, ongi jabetu lurraldearen ehunka urteko kulturaz, gozatu bertako gastronomiaz, dastatu bertako ardoak eta bizi lurralde hau bere turismo aktiboko esperientzien bitartez. Arabako Errioxa munduko erreferentzia da ardo-turismoaren inguruan, upategietatik askoz haratago doana; natura da, historia eta tradizioa. Utziko al gaituzu zu harritzen?
Ebro ibaiaren ertzean duen kokapen estrategikoari esker, Mendabia lur emankorra da eta kalitatezko produktu ugari ditu. Estellerrian dago eta gune mugakidea da, historian zehar izandako laido ugariren eta Foru Komunitatetik igaro diren herri eta kultura guztiak pasa izanaren lekuko. Balio historiko handia eta elezahar ugari dituen tokia.
Mugako hiria, Nafarroako Mendialdearen eta Erriberaren arteko lotura egiten duena. Done Jakue bidearen gune garrantzitsua da, Aragoi ibaiak zeharkatzen duen gune naturala, Erdi Aroko erregeren sorlekua eta gaur egun kultura-ondareko altxorra, Nafarroa Erdialde ekialdeko hiririk garrantzitsuena, bisitatzeko, behatzeko, ongi ezagutzeko eta gozatzeko lekua.
Irantzuko lurrak Nafarroako erdialdean dago, Lizarratik kilometro gutxira. Mugakideak ditu Urbasa eta Andia mendilerroak, Goñi Ibarra eta Sakanako eremuak iparraldean, Etxauriko haitzak ekialdeak, Etxabarriko haitzak mendebaldean eta Lorka hegoaldean, Donejakue Bidean giltzarri den puntua. Irantzuko Lurrak galtzeko moduko paradisu naturala dira
Valtierra Erregeren Bardeako basamortu-paisaiaren eta Ebroko haran berdeko paisaiaren artean dago. Tradizioz laborantza-lanetan diharduen herria, eta jarduera horren inguruan ardaztu dira kultura eta herri honen hazkundea. Herria Nafarroako Erriberan dago, eta oso garrantzitsua da beste hiri eta herri interesgarri batzuk bisitatzeko (Tutera, Iruñea, Logroño, Zaragoza edo Euskal Autonomia Erkidegora, kasurako), eta horietara joan etorri bat egiteko.
Nafarroan hegoalderen dagoen herria, Erdi Arokoa, mugako herri asko bezala, edo garai hartako mehatxu arabiarraren aurrean Nafarroan defentsarako talaia gisa erabiltzen ziren herriak bezala. Herria bisitatzea xarmaz beteriko iraganeko garaietara itzultzea da, Nafarroako Erresumaren historia hobeto ulertzeko balio diguten harrizko monumentuekin eta bere jaien kulturarekin.
Nafarroako iparraldeko beste herri batzuek bezala, Urdazubik (ura eta zubia euskaraz) badu historiaurretik datorkion zerizan berezi bat, toki honi hainbesteko izena eman dioten haitzuloak eratu eta haien inguruan kultura oso bat sortu zenean; Erdi Aroan lortu zuen bere unerik gorena, Nafarroako iparraldeko lurralde horri buruz transmititu ziren sorgin-elezaharrei esker.
Nafarroako Erriberan, hiri hau mugako gune estrategiko batean dago; ezin hobea hiria bera ezagutzeko eta handik Tutera, Iruñea, Logroño, Zaragoza edo Errege Bardeako basamortua, besteak beste, turismo-intereseko beste leku batzuetara mugitzeko. Zerikusi ugari dituen lekua da, Nafarroako barrokoaren hiri nagusia baita.
Errege Bardea eta Moncayo mendilerroaren artean kokatua, antzinako hiri hau historiaz beteta dago, eta bertatik herri ugari pasatzen ikusi du; zeltiberiarrak eta erromatarrak kasurako. Herri horiek historia- eta arkeologia-ondare aberats eta askotarikoa utzi zuten; horiek herri honen historia fideltasun handiagoz interpretatzeko bildu eta aztertu dira.
Murchante Nafarroako hegoaldeko udalerri bat da, Ebro ibaiaren Erdialdeko Haranekoa. Etengabe hazten ari den herri dinamikoa da. Aukera gastronomiko eta kultural zabala du eta Moncayotik gertu dago; horrek, bisitatzeko moduko ingurune naturala ematen dio
Arga ibaiak ureztatua eta arroka-horma handi baten oinean dago Azkoien, bere bilakaera urbanistikoagatik eredugarria den herria. Hirigune historikotik paseatuz, Erdi Aroko eraikinak, errenazentistak, barrokoak, neoklasikoak eta XIX. mendeko eraikinal aurki ditzakezu. Historia, tradizioa, industria, kirola eta gastronomia uztartzen dituen herria.
Errioxaren barnealdean apal eta ezkutatuta, Cameros mendilerroa dago. Iregua, Najerilla eta Leza ibaien ibilguak sortutako haran-mendilerroa. Aberastasun natural handiko eremua eta herri bereziz betetako eskualdea, edertasun handikoa eta tradizio oso errotuak dituena. Lekuak ezustean harrapatzen du bidaiaria, eta turismo aktiboko aukera ugari eskaintzen dizkio
Goiburuko testua: Cabanillas Nafarroako Erriberako herri txiki bat da. Tuteratik 8 kilometrora dago, eta Errege Bardeako parkera sartzeko ateetako bat. Bizitza sozial handiko eta jai giroko udalerria; bertan, Nafarroako baratzeak garrantzi handia hartzen du.
Goiburuko testua: Gaur egun jolaserako eta aisialdirako gune bihurtuta, gainezka du bere meatzaritza-iraganeko esentzia. Zugaztieta burdinaren minerala ateratzen zen herria izan zen, ondoren Sestaoko Labe garaietara eramateko. Meategi zaharrak; gaur egun urmael artifizialak dira, natura-aberastasun handiko ingurune berdez inguratuta.
Duela 120 milioi urte baino gehiago dinosauroak ziren gaur egun Errioxa bezala ezagutzen dugun lurraldeko erregeak. Guztira, 110 aztarnategi aurkitu dituzte, 20 udalerritan banatuta. Ikniten eta aztarna fosilen ibilbidea; Munillatik Igeara doa, Enciso, Poyales, Navalsaz eta Cornago herrietatik igaroz.
Paisaia ikusgarria Leza, Jubera, Zidakos eta Alhama haranen Biosfera Erreserbaren barruan. Horma izugarriak dituen haitzarte estu bat. Zazpi kilometro higaduraz moztu eta pendizak sortu ditu ibaiko urak urteen poderioz. Errioxako parajerik berezienetako bat.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.