Ipar Euskal Herria Ozeano Atlantikotik Pirinioetako mendietaraino hedatzen da. Ez da oso lurralde zabala, baina esperientzia ugari eskaintzen ditu. Lurralde horretan eskualde, hiri nahiz herri bakoitzak bere berezko ezaugarriak ditu. Ezagut itzazu denak!
Mendebaldeko Pirinioetan dago. Akitaniaren eta Euskal Herriko kantauriar erlaitzaren arteko lotura-gune batean, Izturitzeko eta Otsozelhaiko harpeak daude, eta bertan giza okupazioaren 80.000 urtetik gorako aztarna arkeologiko ugari daude. Horri esker, garrantzi historiko eta geologiko handikotzat hartzen da leku hori.
Etxeko txikienekin familiako joan-etorri bat egitea pentsatzen ari bazara, animalien parke hau paregabea da. Saran (Iparraldea) dago, eta bertan mota guztietako etxeko animaliak ikusi ahal izanen dituzu, baita exotikoren bat ere, haiei buruz ikasi eta naturan egun atsegina igaroko duzu.
Eman kapritxo bat zure ahosabaiari, Iruñeko Estafeta kaleko GURGURen aurkituko dituzun Nafarroako jaki-gozoekin. Zorrotzenek Jatorri Deitura duten tokiko produktuak aurkituko dituzte hemen; besteak beste, ardo onak, gaztak, Erriberako baratzeetako kontserbak, postreak eta ohiko gozogintza nahiz askotariko produktuen saskiak. Esploratu zure alderik gastronomoena Iruñera bisita eginda edo online erosita.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.