Cargando...

 
Found 11 results
Additional filters
View as

REYNO GOURMET

Nafarroak benetako zaporez betetako bidaia eskaintzen dizu, egunero jatearen atseginez gozatzeko. Foru Komunitatea iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera ibiltzera gonbidatzen zaitugu, Reyno Gourmet zigiluaren babespean dituen hamabost kalitate-marka baino gehiago ezagut ditzazun.

NAFARROA BEHEREA

Now closed
Ipar Euskal Herria Ozeano Atlantikotik Pirinioetako mendietaraino hedatzen da. Ez da oso lurralde zabala, baina esperientzia ugari eskaintzen ditu. Lurralde horretan eskualde, hiri nahiz herri bakoitzak bere berezko ezaugarriak ditu. Ezagut itzazu denak!

ADOUR

Now closed
Ipar Euskal Herria Ozeano Atlantikotik Pirinioetako mendietaraino hedatzen da. Ez da oso lurralde zabala, baina esperientzia ugari eskaintzen ditu. Lurralde horretan eskualde, hiri nahiz herri bakoitzak bere berezko ezaugarriak ditu. Ezagut itzazu denak!

SANTO DOMINGOKO MERKATUA

08:00 - 14:00 , 16:30 - 20:00
Udaletxearen parean, Iruñeko alde zaharraren erdi-erdian, Santo Domingoko merkatua dago. Hiriko antzinakoena. Harrizko eta burdinazko eraikina, 1877an inauguratua; bertan, kalitate goreneko eta hurbiltasuneko produktua aurkituko duzu.

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Ezagutu mahastien lurraldea, ongi jabetu lurraldearen ehunka urteko kulturaz, gozatu bertako gastronomiaz, dastatu bertako ardoak eta bizi lurralde hau bere turismo aktiboko esperientzien bitartez. Arabako Errioxa munduko erreferentzia da ardo-turismoaren inguruan, upategietatik askoz haratago doana; natura da, historia eta tradizioa. Utziko al gaituzu zu harritzen?

SARLATeko AZOKAK

Gastronomia maite baduzu, prestatu zure erosketa-saskia eta gozatu Sarlat-en zain dituzun tokiko eta sasoiko produktuen aukera zabalaz. Frantziako Dordoinako hiri honek hainbat azoka ditu benetako instituzio bihurtuta. Aprobetxatu aukera Perigord Noir eskualdeko jakiak ezagutzeko, bertako ekoizleen ekarriko dizkizutenak.

MENDABIA

Ebro ibaiaren ertzean duen kokapen estrategikoari esker, Mendabia lur emankorra da eta kalitatezko produktu ugari ditu. Estellerrian dago eta gune mugakidea da, historian zehar izandako laido ugariren eta Foru Komunitatetik igaro diren herri eta kultura guztiak pasa izanaren lekuko. Balio historiko handia eta elezahar ugari dituen tokia.

IRANTZUKO LURRAK

Irantzuko lurrak Nafarroako erdialdean dago, Lizarratik kilometro gutxira. Mugakideak ditu Urbasa eta Andia mendilerroak, Goñi Ibarra eta Sakanako eremuak iparraldean, Etxauriko haitzak ekialdeak, Etxabarriko haitzak mendebaldean eta Lorka hegoaldean, Donejakue Bidean giltzarri den puntua. Irantzuko Lurrak galtzeko moduko paradisu naturala dira

GURGUR – Delicias de la Estafeta

09:00 - 21:00
Eman kapritxo bat zure ahosabaiari, Iruñeko Estafeta kaleko GURGURen aurkituko dituzun Nafarroako jaki-gozoekin. Zorrotzenek Jatorri Deitura duten tokiko produktuak aurkituko dituzte hemen; besteak beste, ardo onak, gaztak, Erriberako baratzeetako kontserbak, postreak eta ohiko gozogintza nahiz askotariko produktuen saskiak. Esploratu zure alderik gastronomoena Iruñera bisita eginda edo online erosita.

JUAN FLORES ARTISAU-HESTEBETEAK

Sukaldaritzako produktuak Nafarroako erara atsegin dituztenentzat, ezinbestekoa da Juan Floresen hestebeteak probatzea. Eskuz egindako txistorra eta txorizoa; gurasoek seme-alabei emandako errezeta, 40 urtetik gorako familia-tradiziokoa, eta Nafarroako Gobernuak emandako kalitatezko eskulangintzako produktu baten bermearekin, Reyno Gourmet bezalako aipamenarekin.

NAFARROAKO JDko ARDOAK

Lurraldeko paisaia- eta klima-aniztasun handiak definitzen ditu Nafarroako jatorri-deiturako ardoak. Horretan, gure ardoak dotoreak dira; izan ere, klima atlantikoa, kontinentala eta mediterraneoa elkartzeak, Kantauri itsasotik hurbil egoteak eta Pirinioen eta Ebroko haranaren arteko paisaiak ardo bikainak lortzeko mahastiak landatzea ahalbidetzen dute, Jatorri Deituraren izenpean.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.