Bilibioko haitzak sortzen duten xarma ulertu nahi baduzu, lehen pertsonan ikusi behar dituzu. Ezagutu ia urte osoan isiltasuna nagusi duen leku hau, gozatu ikuspegi paregabeez, sentitu gailur zorrotz honen bertigoa eta utzi liluratzen Ebro ibaia Errioxara sartzeab
Ezagutu mahastien lurraldea, ongi jabetu lurraldearen ehunka urteko kulturaz, gozatu bertako gastronomiaz, dastatu bertako ardoak eta bizi lurralde hau bere turismo aktiboko esperientzien bitartez. Arabako Errioxa munduko erreferentzia da ardo-turismoaren inguruan, upategietatik askoz haratago doana; natura da, historia eta tradizioa. Utziko al gaituzu zu harritzen?
Errioxaren barnealdean apal eta ezkutatuta, Cameros mendilerroa dago. Iregua, Najerilla eta Leza ibaien ibilguak sortutako haran-mendilerroa. Aberastasun natural handiko eremua eta herri bereziz betetako eskualdea, edertasun handikoa eta tradizio oso errotuak dituena. Lekuak ezustean harrapatzen du bidaiaria, eta turismo aktiboko aukera ugari eskaintzen dizkio
Erlaxatu osin hauetan; horietatik propietate sendagarriak dituzten ur termalak isurtzen dira. Duela gutxi zaharberritutako spa naturala da, Zidakos ibaiaren ertzean bertan dauden harrizko eraikuntzez osatua. Bisitatu Arnedillo eta erromatar garaian ordurako erabiltzen zen toki hau ezagutuko duzu.
Duela 120 milioi urte baino gehiago dinosauroak ziren gaur egun Errioxa bezala ezagutzen dugun lurraldeko erregeak. Guztira, 110 aztarnategi aurkitu dituzte, 20 udalerritan banatuta. Ikniten eta aztarna fosilen ibilbidea; Munillatik Igeara doa, Enciso, Poyales, Navalsaz eta Cornago herrietatik igaroz.
Paisaia ikusgarria Leza, Jubera, Zidakos eta Alhama haranen Biosfera Erreserbaren barruan. Horma izugarriak dituen haitzarte estu bat. Zazpi kilometro higaduraz moztu eta pendizak sortu ditu ibaiko urak urteen poderioz. Errioxako parajerik berezienetako bat.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.