Bizi abenturak eta sentsazio berriak BKZ Nafarroa Abenturan. Zure adina edozein dela ere, jarduera-aukera zabala duzu egiteko: tirolina erraldoiak eta txikiak, aquapark-arroil naturala eta antzeko kirolak, via ferratak, pendulu erraldoiak, zuhaizkaritza, paintballa eta askoz gehiago.
Mendebaldeko Pirinioetan dago. Akitaniaren eta Euskal Herriko kantauriar erlaitzaren arteko lotura-gune batean, Izturitzeko eta Otsozelhaiko harpeak daude, eta bertan giza okupazioaren 80.000 urtetik gorako aztarna arkeologiko ugari daude. Horri esker, garrantzi historiko eta geologiko handikotzat hartzen da leku hori.
Etxeko txikienekin familiako joan-etorri bat egitea pentsatzen ari bazara, animalien parke hau paregabea da. Saran (Iparraldea) dago, eta bertan mota guztietako etxeko animaliak ikusi ahal izanen dituzu, baita exotikoren bat ere, haiei buruz ikasi eta naturan egun atsegina igaroko duzu.
Nafarroa kultura da, bere museoak dira Nafarroa. Bidaiatu Nafarroa osoan zehar banatuta dauden 15 museoetan barrena eta ezagutu erkidego honek duen ondare aberastasuna.
Bestelako egun bat igaro nahi baduzu, WowPark da zure aukera;familientzako edo edozein adineko taldeentzako plan ezin hobea. Zuhaitzetako etxolez, txirristez eta tirolinez eta bestelako abenturez gozatu ahal izanen duzu, baina 18 hektareatik gorako parke botanikoan ere erlaxatu eta ikasi ahal izanen duzu.
Eureka! Zientzia Museoak zientziaren eta teknologiaren arloan ingurune pizgarria eskaintzen du. Zientzia dibulgaziorako zentro bat da, bisitariaren adina edozein dela ere. Zientziaren esparru desberdinak lantzen ditu museoak dituen 172 modulu baino gehiagotan, eta azken belaunaldiko planetariuma, bere behatoki astronomikoa edo kanpoko lorategietako maketen erakusketa daude ikusgai.
Nafarroako iparraldeko beste herri batzuek bezala, Urdazubik (ura eta zubia euskaraz) badu historiaurretik datorkion zerizan berezi bat, toki honi hainbesteko izena eman dioten haitzuloak eratu eta haien inguruan kultura oso bat sortu zenean; Erdi Aroan lortu zuen bere unerik gorena, Nafarroako iparraldeko lurralde horri buruz transmititu ziren sorgin-elezaharrei esker.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.AceptarNo