Mugako hiria, Nafarroako Mendialdearen eta Erriberaren arteko lotura egiten duena. Done Jakue bidearen gune garrantzitsua da, Aragoi ibaiak zeharkatzen duen gune naturala, Erdi Aroko erregeren sorlekua eta gaur egun kultura-ondareko altxorra, Nafarroa Erdialde ekialdeko hiririk garrantzitsuena, bisitatzeko, behatzeko, ongi ezagutzeko eta gozatzeko lekua.
Nafarroa kultura da, bere museoak dira Nafarroa. Bidaiatu Nafarroa osoan zehar banatuta dauden 15 museoetan barrena eta ezagutu erkidego honek duen ondare aberastasuna.
Arga ibaiak ureztatua eta arroka-horma handi baten oinean dago Azkoien, bere bilakaera urbanistikoagatik eredugarria den herria. Hirigune historikotik paseatuz, Erdi Aroko eraikinak, errenazentistak, barrokoak, neoklasikoak eta XIX. mendeko eraikinal aurki ditzakezu. Historia, tradizioa, industria, kirola eta gastronomia uztartzen dituen herria.
Lurraldeko paisaia- eta klima-aniztasun handiak definitzen ditu Nafarroako jatorri-deiturako ardoak. Horretan, gure ardoak dotoreak dira; izan ere, klima atlantikoa, kontinentala eta mediterraneoa elkartzeak, Kantauri itsasotik hurbil egoteak eta Pirinioen eta Ebroko haranaren arteko paisaiak ardo bikainak lortzeko mahastiak landatzea ahalbidetzen dute, Jatorri Deituraren izenpean.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.