Cargando...

 

Bizi motorra Iparreko zirkuituan; aisia-, lan- eta kirol-gune egokia eta erreferentea, nazioan zein nazioartean. Sentitu motorren orroa profesionala edo zaletua bazara, edo egun dibertigarri bat pasa nahi baduzu.

NAFARROAKO ZIRKUITUA

Bizi motorra Iparreko zirkuituan; aisia-, lan- eta kirol-gune egokia eta erreferentea, nazioan zein nazioartean. Sentitu motorren orroa profesionala edo zaletua bazara, edo egun dibertigarri bat pasa nahi baduzu.

2010ean inauguratu zenetik, Nafarroako Zirkuitua goi-mailako kirol-ekitaldiak, enpresentzako ekitaldi korporatiboak, zaleentzako txanda-jardunaldiak eta partikularrentzako aisialdi-jarduerak egiteko gune bihurtu da.

Berariazko bost pista

Hasteko, Iparraldean bakarra da abiadurarako halako trazadura duen zirkuitua, automobilismoan eta motoziklismoan mota guztietako karreretarako eta lehen mailako probetarako egokia. Kart ibilgailuetarako beste zirkuitu bat; herrialdeko aire zabaleko karting pista onenetako bat, haur zein helduentzat erabilgarri, amateurrak zein adituak izan.  Hirugarren pista irristakorra da. Lurzorura gutxi itsasten da gidatzerakoan eta trazadura osoan ihinztagailuak ditu. Eta zirkuitua osatzeko, azken off road (errepidetik kanpo) gune bat dago lur gaineko motor-modalitateetako jolas- edo kirol-jardueretarako; autokros-pista bat eta 4x4ko beste bat.

Gidatzeko eskola

Nafarroako Zirkuituak enpresentzako zein partikularrentzako praktikak eta ikastaroak antolatzen dituen eskola bat du: besteak beste, gidatze segurua, kirol-gidatzea, bide-segurtasuna, hobekuntza edo driftinga (derrapatzea). Gainera, zure ibilgailuarekin praktikatzeko aukera ematen dizute, muturreko inguruabar eta egoeretan harekin moldatzen ikasteko.

Gida ezazu GT bat

Gozatu zure ametsetako autoa gidatzeko aukeraz. Gida ezazu, beste hainbat aukeraren artean, Ferrari, Porsche edo Lamborghini bat. Kontratatu muturreko gidatze esperientzia bat, edo sentitu garaiezina zarela formula baten gidatzen. Ezagutui Los Arcosen dituzun aukera guztiak.

Afizionatuentzako pilotajea

Nafarroako Zirkuituak sarritan antolatzen ditu afizionatuentzako serie-jardunaldiak. Gozatu zure ibilgailua ibilbide profesional batean gidatuz. Egin zaitez bazkide eta eman izena autoentzat zein motorrentzat antolatutako jarduera horietako batean. Jarduerak 25 minutuko iraupena dauka, eta egunean 6 serie egiten dira guztira. Nahitaezkoa da aurrez lekua gordetzea.

Kontsultatu hemen zirkuituko proben egutegia.

FAQ
  • Zirkuituak Atalaya Center eraikina du, gunea zuzentzen duen eraikina. Bertan jatetxea, taberna eta kafetegia, gune komertziala, batzar-aretoa, karrerara ematen duen terraza, haur-parkea eta aparkalekua daude.
  • Bizi gertutik karrera guztiak eta gozatu abantailez bazkide egiten bazara eta Nafarroako motorraren erkidego handieneko kide egiten bazara.
  • Pilotuen zein bisitarien segurtasuna bermatzeko zerbitzu medikoa.
  • Guztira 8.000 ibilgailurentzako edukiera duten 5 aparkaleku.
  • Aprobetxa ezazu zirkuitura egindako bisita Los Arcos herria ezagutzeko, Donejakue Bidearen etapa-mugarria eta amaiera.
OSO INTERESGARRIA
  • Gazteentzako plana
  • Abentura-plana
  • Plana autoan
  • Zoramen-plana
  • Plan Berezia
  • Leku irisgarria
  • Erreserba egin behar da

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.