Cargando...

 

Amildegi batean, sakan eta haitzarte sakonen artean, eta naturaz inguratuta, Arantzazuko Santutegia dago, Euskadiko eraikin erlijioso bisitatuenetako bat. Historia handiko tenplua, fraide frantziskotarren etxea eta, gaur egun ezagutzen dugun bezala, hainbat artistaren asmamenari esker sortua.

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Amildegi batean, sakan eta haitzarte sakonen artean, eta naturaz inguratuta, Arantzazuko Santutegia dago, Euskadiko eraikin erlijioso bisitatuenetako bat. Historia handiko tenplua, fraide frantziskotarren etxea eta, gaur egun ezagutzen dugun bezala, hainbat artistaren asmamenari esker sortua.

Santutegia Oñatitik 10 kilometro eskasera dago, itsas mailatik 750 metrora, mendi harritsuen eta ibai txikien artean, eta Arantzazuko Ama Birjina, Gipuzkoako zaindaria, gurtzen du. Xarma handiko lekua da erlijio-gunea delako, abangoardiako artearen ikonoa, Aizkorri-Arazko natura-parkearen ataria, eta gune estrategikoa Araba, Bizkaia eta Nafarroako probintzietatik hurbil egonik.

Arantzazuko Santutegiari buruzko elezaharra

Tradizioak dioenez, 1469an Rodrigo Baltzategi izeneko artzain batek Ama Birjinaren irudi bat aurkitu zuen elorri zuri baten gainean. Harrituta, galdetu zion: Arantzan zu? Alegia, zu ‘arantzen artean’? Eta Ama Birjinak erantzun zion: “Seme, zoaz zure aita zurginarengana eta esaiozu nire partez Arantzazu izeneko ermita bat eraikitzeko leku honetan. Horretarako, aski izanen ditu hiru taula eta zazpi teila. Baseliza hori ospetsua izango da denborarekin, nire seme-alaba maiteen mordoxka bat etorriko baitira bertan bizitzera, gorespenezko kantuekin eta Meza Santuaren ospakizunarekin ni ohoratzeko”.

Bost mendetik gorako historia eta hiru sute

Jatorrian, Arantzazuko Santutegia oso eliza primitiboa izan zen, baina erromes-edukiera handiarekin. Bost mende eta hiru sute geroago (1553, 1662 eta 1834an), eraberritze partzialak egiteari utzi eta basilika berri bat eraikitzea erabaki zen, aditu eta esperientziarik gabekoen arreta erakartzen duen XX. mendeko tenpluaren egungo basilika, benetako artelana baita.

Erlijiotasunaren eta abangoardiaren arteko nahasketa

Gune erlijioso honetako azken lanak ohiko tenplu katolikoen molde guztiak hautsi zituen. Lehiaketa publiko baten ondoren, hainbat artistek jarri zuten beren aletxoa artelan hau eraikitzeko. Bere esentzia erlijiosoa galdu gabe eta bere jatorriaren elezaharra beti gogoan Jorge Oteizak basilikaren fatxada sortzen zuen. Horretan, hiru dorre punta zorrotz nabarmentzen dira, arantzari, errukiari eta 14 apostoluei ohore egiten dietenak.

Bisitariak Eduardo Chillidaren burdinazko ateak zeharkatzen dituenean, Lucio Muñozek egindako 600 m2-ko zurezko erretaula polikromatu ikusgarri bat, Xabier Egañak egindako Ama Birjinaren gelatxoa eta beste mundu batera garamatzaten Xabier Álvarez de Eulateren beirate ikusgarri batzuk aurkituko ditu.

Gainera, bisitatu beharrekoa da Nestor Basterretxeak, elizari onartzea kostatu zitzaion pintura moderno eta apurtzaileekin, gizakiaren historiaren bilakaera eta Kristo Berpiztua irudikatu zituen kripta.

Kulturaren eta gizarte-ekitaldien sorlekua

Santutegian gaur egun Gandiaga Topagunea dago; ekitaldi publiko edo pribatu ugari hartzeko prestatuta dagoen zentroa. Zentro horretan mota guztietako bilerak, biltzarrak edo mintegiak egin daitezke, besteak beste, baina bake bereziaz inguratuta, estresik gabe, zaratarik gabe, patxadaz eta lasaitasunez.

Natura-ingurunea

Erakartasunik handienetako bat santutegia dagoen lekua bera da. Arantzazutik mendi-bide batzuk abiatzen dira, Urbiako larreetara, Aizkorri-Aratz natura-parkera edo Arrikrutzeko leizeetara, besteak beste. Berez, santutegia inguru natural honetako Interpretazio Zentroaren egoitza da. Harribitxi bat mendi-ibiliak gustuko dutenentzat. Loiola eta Arantzazu arteko bidea egin daiteke, Hiru Tenpluen Ibilbidea bezala ezagutzen dena.

FAQ
  • Ezagutu frantziskotarren kongregazioa
  • Arte- eta arkitektura-balio handiko eraikina
  • Erlijio- eta kultura-giroa
  • Ibili inguruetan barrena
  • Inguruko hoteletako batean ostatu hartzeko aukera
  • Ibilbideak bizikletan eta mendi-ibiliak
  • Alex de la Iglesiaren Piztiaren eguna filmeko eszena batzuen agertokia

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.