Cargando...

 

Bardenas Aventure enpresa Arguedasen (Nafarroa) dago, eta turismo aktiboa lantzen du. Hainbat jarduera-mota eskaintzen ditu, bisitariari Erregeren Bardeako ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen diotenak; basamortuko paisaian barrena ibilaldi erakargarriak gidari adituek gidatuta.

Ibilbide gidatuak

Ingurunearen ezagutzak bide eman die aukera zabaleko ibilbide politak lantzeko. Trekkinga, mendi-ibiliak, BTT nahiz 4x4ko txangoak eskaintzen dituzte.

Segurtasuna

Erregeren Bardea 42.000 hektareatik gorako natura-parkea da, eta oso erraza da bertan galtzea.  Gidari aditu bat izateak segurtasuna eta ibilbideak bezeroaren premietara egokitzea bermatzen du.

Ibilbideak zaldiz

Senti zaitez mendebaldeko benetako gaizkile bat bezala Erregeren Bardea zaldi gainean zeharkatzen. Aukera ezazu eskaintzen diren sei ibilbideetatik bat, eta, zuretzat gutxi balitz, aukeratu egun bat baino gehiago irauten duten ibilbideak; etxola batean edo izarpean (babestuko zaituen inolako egiturarik gabe) lo egiteko aukera ematen dute.

Inguru honetan aurki dezakezun eguraldia uda bero eta lehorrak dira, ekaitz bortitzek etenak, eta negu hotzak ziertzoak, ipar-mendebaldeko haizeak, astinduak. Tenperaturak udako 40º eta neguko zero azpitik 5 gradu bitartekoak dira. Ondorioz, landaredia estepakoa da, eta aurki dezakegun fauna muskerrak, sugeak, hegazti harrapariak eta ugaztunak dira; azken horien artean azeriak, basurdeak, untxiak edo basakatuak.

FAQ
  • 4x4 ibilgailua alokatzeko aukera (gidaririk gabe)
  • Hainbat ibilbide eta iraupen
  • Erabateko errespetua ingurunearekiko
  • Gozatu Europako basamorturik berezienetako batez
OSO INTERESGARRIA
  • Plana naturan

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.