Bizi une ahaztezinak familian, Bidarten itsaso ondoan eta palmondoz inguratuta dagoen aisialdi-parke baten bihotzean. Gozatu helduentzat zein txikientzat pentsatutako txoko bakoitzaz.
Aisiarako parke erraldoia
BID´a Parc-ek 8000 m2 inguru ditu, erabat zaintzapean. Lorategi tropikal baten barruan dago, zure familia eta zu dibertitzeko eta erlaxatzeko leku ezin hobean. Gozatu bertan diren ur-jolasez, karruselez, tirolinez, jauzi-oholez, edo indarberritu beach aldeko etzalekuetan.
Jatetxe-eremua
Parkearen hainbat gunetan mahaiak eta itzalguneak daude, piknika eraman nahi dutenentzat. Baina, horrez gain, jatetxe propioa du, non aukera gehienak bertako produktuak diren. Palmito Resto jatetxean edozein ahosabai laketzeko behar den guztia dago: plater konbinatuak, haragiak, entsaladak, hanburgesak, zizka-mizkak, etxeko gozokiak eta edari hotz eta beroak, besteak beste.
Familiekiko konpromisoa
Bid´a Parc-ek behin eta berriro bisitan etortzen direnak pozik utzi nahi ditu, eta horregatik produktu berriak ditu denboraldi bakoitzean. Helburua familien ongizatea da, eta, hortaz, mota guztietako erosotasunak jartzen dituzte haien eskura. Gainera, noizean behin ekitaldiak antolatzen dituzte, eta txikienen urtebetetzea oso modu berezian ospatzeko aukera ematen dute.
FAQ
- Bid´A Parc apirilaren 2tik azaroaren 6ra arte dago zabalik
- Kontsultatu ordutegia hemen
- Parkea D810 errepidearen ertzean dago, Euskal Herrian gehien erabiltzen den bidearen ertzean
- Uhabia hondartzako C13 autobus-linea
- Wifia doan parke osoan
- Gomendagarria da oinetako itxiak erabiltzea
There are no comments yet.