Cargando...

 

Bilibioko haitzak sortzen duten xarma ulertu nahi baduzu, lehen pertsonan ikusi behar dituzu. Ezagutu ia urte osoan isiltasuna nagusi duen leku hau, gozatu ikuspegi paregabeez, sentitu gailur zorrotz honen bertigoa eta utzi liluratzen Ebro ibaia Errioxara sartzeab

BILIBIOKO HAITZAK

Bilibioko haitzak sortzen duten xarma ulertu nahi baduzu, lehen pertsonan ikusi behar dituzu. Ezagutu ia urte osoan isiltasuna nagusi duen leku hau, gozatu ikuspegi paregabeez, sentitu gailur zorrotz honen bertigoa eta utzi liluratzen Ebro ibaia Errioxara sartzeab

San Felices baseliza

Bilibioko haitzak gailenduz, San Felices baseliza dago; Repsol gidak 2014. urtean Espainiako txokorik onena izendatu zuen. V. mendeko toki honetan erromatarrek gaztelu bat eraiki zuten, eta berau arabiarren erasoen, kristauen birkonkisten eta erregeen arteko lagapenen ondoren, gaur egun dirauen tenplu bihurtu zen. Izena ematen dion sainduaren estatua ikusgarria buru duen lekua.

Ardoaren bataila

Urtero, ekainaren 29an, Bilibioko haitzak Haroren tradizio ospetsuenetako baten agertokia dira: Ardoaren bataila. Milaka pertsona biltzen dira 2011n Interes Turistiko Nazional izendatu zuten nazioarteko ekitaldi honetan. Egun honetan bat egiten dute erlijiosoa eta paganoa. Errejidore Sindikoa da erromeriaren buru, eta hiriko zutoihala haitzen goialdean jartzen du. Ondoren meza bat egiten da, eta ondoren bataila handia. Goizeko 10ak aldera amaitzen denean, bertaratuek indarrak berritzen dituzte hamaiketakoarekin. Herrira itzulita,  eguerdiko 12:00etan eguna amaitzen da, Plaza de Pazen ohiko bueltak emanez.

Osatu zure bisitaldia: ezagutu Haro

Nazioartean bere ardoengatik ezaguna, Haro hiria kultura, paisaia eta gastronomia nahasketa interesgarrienarekin egonen da zuren zain. Ezagut itzazu turismo aktiboko esperientziak, pintxoen bideak, arte- eta kultura-ondarea edo natura, eta ez utzi ezeri ihes egiten!

 

FAQ
  • San Felices baselizaraino bertaratzea gomendatzen dizugu, haraneko ibilbidetik barrena.
  • Baselizatik 0,6 km-ko ibilbide zirkular bat abiatzen da, familia osoarentzat egokia. Aukera erraza da, baina altuerak bertigo pixka bat eragin dezake.
  • Haroko Hirian barrena bisita gidatua erreserba dezakezu turismo@haro.org helbide elektronikoan edo 941 30 35 80 telefonoaren bidez.
OSO INTERESGARRIA
  • Plan gastronomikoa
  • Familia plana
  • Plan lasaia
  • Plana landa-eremuan
  • Plana naturan
  • Plana oinez
  • Plana bizikletan
  • Ardo-plana
  • Pintxo-plana
  • Mendiko plana
  • Lasterkarientzako plana
  • Leku ez oso irisgarria
  • Beharrezkoa da kirol-arropa

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.