Cargando...

 

Gozatu elurraz parekorik ez duen natura-ingurune batean. Zatoz “Larra-Belagua” ipar-eski gunera eta egin neguko kirolak parekorik ez duen ingurune batean, Erronkari haranean, hain zuzen ere. Utzi zure burua elur-maindire zuri batez estaltzen, zure jarduera gustukoenaz zerbitzuz eta erosotasunez inguratuta gozatzen duzun bitartean.

EZAGUTU NEGUKO KIROLAK

Gozatu elurraz parekorik ez duen natura-ingurune batean. Zatoz “Larra-Belagua” ipar-eski gunera eta egin neguko kirolak parekorik ez duen ingurune batean, Erronkari haranean, hain zuzen ere. Utzi zure burua elur-maindire zuri batez estaltzen, zure jarduera gustukoenaz zerbitzuz eta erosotasunez inguratuta gozatzen duzun bitartean.

Larra-Belagua ipar-eski gunea Nafarroako Izaba herrian dago, ekialdeko Pirinioetako mendietan. Bi sektorek osatzen dute, El Ferialek eta La Contiendak; hurrenez hurren, 16 eta 5 km-ko iraupen-eskiko pistak dira eta maila guztietarako egokiak diren erraketetarako ibilbideak dituzte.

Eski nordikoa

Iraupen-eskia ingurunea gehien errespetatzen duen neguko modalitateetako bat da. Ez du azpiegitura handirik behar eta modalitate horretan naturan zehar ibilaldi atseginez goza daitezke, baita erresistentzia fisikoko edo abiadurako performanceez ere.

Larra-Belaguako guneetan eskiatzeko moduko 16 pista daude guztira. Ondo balizatutako ibilbideak dira, maila guztietako eskiatzaileentzat egokiak. El Ferial barrutia 1.600 metroko altueran dago, eta oso egokia da eski nordikoa egiten hasi direnentzat edo esperientzia ertaina dutenentzat. Honela dago sailkatuta:, 1.5 km “oso erraza”; 3,5 km “erraza”; eta 5,1 km “zaila” ditu. Bestalde, eskarmentu handiago dutenek La Contiendara joan behar dute, zailtasun handiagoko ibilbideak baititu.

Ezagutu pisten mapa hemen sakatuta

Erraketak

Elurretako erraketak erraz ikasteko moduko kirola da, eta familian edo lagunekin gozatzeko aproposak. Egin bat naturarekin, eta bizi isiltasunean paraje ikusgarri batean ibiltzearen sentsazioa, zure oinatzekin bidea irekiz.

Larra-Belaguak ongi baino hobeto balizatutako ib ilbideak ditu neguko ibilaldietarako; iraupen-eskiko pistetatik kanpoko ibilbide esklusiboak. Kirol-modalitate horretarako denboraldia abenduaren 1etik apirilaren 30era bitartean izaten da.

Mendi-ibiliak

Larra-Belagua paradisua da ibilaldiak maite dituztenentzat. Elurra joanda, paisaia paregabeak agertzen dira, eta, horiei esker, mendizaleek ibilaldiez eta lasaitasunaz goza dezakete naturarik basatienean barna. Mendi-ibiliak bakarrik, bikotearekin, familiarekin edo lagunekin egiteko jarduera ezin hobea dira. Aukeratu ibilgarri dauden ibilbideetako bat: “El Ferial – Ligoleta” bidezidor seinaleztatua o “El Ferial – Zampori” interpretaziozko bidezidorra.

Aukeratu eskara dituzun bi ibilbideetako bat: “El Ferial – Ligoleta” bidezidor seinaleztatua (6 km-ko ibilbidea eta 300 metroko desnibela bi orduko ibilaldia egiteko, gutxi gorabehera) edo “El Ferial – Zampori” interpretaziozko bidezidorra (4 km-ko ibilbidea eta 150 m-ko desnibela 1,5 orduko ibilaldia egiteko, gutxi gorabehera, zu bertako kultura, flora, fauna, historia eta geologiara hurbiltzeko asmoz).

Eskalada

Hasi eskaladaren hastapenetan Larra-Belaguak dituen 35 bideetako batean, gehienak behe-mailakoak. Gozatu eskalada berezi batez, organo-hodiz eta itsaspen-plakaz betetako kareharrizko hormen morfologian barna. Bide guztiek parabolt eta zintzilikatzeko uztaiak dituzte, baina, hala ere, aditu batek lagunduta eskalatzea gomendatzen da.

Bideez egiten den erabilera norbanakoaren ardura da. Bide guztiek parabolt eta zintzilikatzeko uztaiez hornituta daude guztiz, baina, hala ere, zentroak gomendatzen du aditu edota profesional batek lagunduta eskalatzea.

Ezagutu bideak dauden lau sektoreen ezaugarriak.

FAQ
  • Ibilgailua egoera onean edukitzea eta elurretarako kateak edo pneumatiko bereziak edukitzea
  • Segurtasun-arrazoiengatik eta gune babestua delako, ezin da pistetan animaliekin sartu, itsu-txakurrak izan ezik.
  • Eremu karstikoa da; beraz, eta zure segurtasunagatik, ez atera inola ere pisten trazaduratik.
  • Ezagutu pisten mapa.
  • Denboraldiko bonua gordetzeko aukera dago (95 € helduek / 65 € haurrek, 12 urtera bitartekoek).
  • Eski-eskolak eta txangoak kontratatzeko aukera dago.
  • Denboraldi bakoitzean hainbat kirol-joko eta -txapelketa egiten dira Larra-Belaguan (tokikoak eta nazio-mailakoak), neguko kirol-kategorietan.
  • 5000 ikasletik gora etortzen dira urtero eski-gunera eskola-eskiko kanpainetan.

 

OSO INTERESGARRIA
  • Jarduera-plana
  • Taldekako plana
  • Familia plana
  • Abentura-plana
  • Plana naturan
  • Mendiko plana
  • Beharrezkoa da kirol-arropa
  • Ekipamendu berezia behar da

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.