Nafarroako errege-erreginen antzinako jauregian dago Gustavo de Maeztu Museoa; bere baitan jasotzen du Araban sortu eta hil arte Lizarran bizi izan zen margolari polifazetiko horren bilduma monografikoa. Bidaia bat margolariaren unerik sortzaileenetan barrena.
Helburua
Museo monografiko honek Gustavo de Maeztu Whitney margolari gasteiztarraren lan plastiko eta grafikoaren zati garrantzitsu bat du. Udal-museoa da. Bilduma osoa Lizarrako Udalarena da.
Erakusketa
Pinakotekaren lekurik handiena Maezturen bildumak hartzen du. Hogei bat lan esanguratsu, egilearen une sortzaileenak erakusten dituztenak, eta horiekin batera koadroak sortzeko erabilitako prozesua erakusten duten hainbat grabatu eta litografia.
Museoak, halaber, era iraunkorrean, hainbat egileren hamar mihisez osatutako erretratu erreal barrokoen galeria bat du. Baina, gainera, beheko solairuak aldi baterako erakusketak ditu, bi hilean behin berritzen direnak.
Dibulgazio-jarduerak
Gustavo de Maeztu Museoak bisita gidatuak egiteko aukera ematen du, eta hainbat arte-jarduera eta -lantegi egiten ditu aldizka, bai haurrentzat, bai helduentzat. Ezagutu museo honekin elkarreragiteko moduak hemen.
There are no comments yet.