Henri Lenaerts Zentroa Irurren dago (Gesalaz Ibarra), eta nazioartean ezaguna den artista belgikar horren etxea, tailerra, estudioa eta bizitzaren erdigunea izan zen. Bidaia bat, kontzientzia bat lantzeko eta errealitatearen esanahia ulertzeko, naturarekin lotuta.
Helburua
Zentroa Henri Lenaertsek bere etxea eta bertan dagoen guztia Irurren uzteko hartutako erabakia betetzeko sortu zen, bere obra erakusteko obraren bidez ikertzeko. 2008an sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu batek kudeatzen du, “arteak eta zientziak” ezagutzaren bidez gizartean uztartzeko helburuarekin.
Erakusketa
Bisitariak aukera dezake artistak bere azken urteak eman zituen etxearen barrualdea eta kanpoaldea eta bere sorkuntzetako batzuk egin zituen lantegia ezagutzea. Henri Lenaerts Zentroan ezagutuko dituzu egilearen bilduma iraunkorra, bere eta beste egile batzuen 2.500 lan baino gehiagoz osatua, eta aldi baterako erakusketa. Bestalde, etxeko lorategia atari zabaleko museo hutsa da, brontzezko 22 eskultura dituena.
Etxe-museo honetan utzitako arte-ondareaz gain, artista belgikarraren ondare intelektuala ere erakusten da. Liburuak, eskuizkribuak, gutunak, ikastaroetarako materialak, txostenak, hitzaldiak eta artikuluak, besteak beste; funtsezkoak bere ikerketa-proiektu handinahia ulertzeko eta baloratzeko.
Dibulgazio-jarduerak
Erakusketez gain, Henri Lenaerts Zentroak hainbat jarduera antolatzen ditu gizon eta emakumeak beren errealitateaz hobeto jabetzea lortzeko, arteak eta ikerketak lagunduta. Bide horretan sortu zen “Escuela de Vida y ConectARTE” proiektua.
Ezagutu eskuragarri dauden jarduera guztiak hemen.
There are no comments yet.