Irantzuko lurrak Nafarroako erdialdean dago, Lizarratik kilometro gutxira. Mugakideak ditu Urbasa eta Andia mendilerroak, Goñi Ibarra eta Sakanako eremuak iparraldean, Etxauriko haitzak ekialdeak, Etxabarriko haitzak mendebaldean eta Lorka hegoaldean, Donejakue Bidean giltzarri den puntua. Irantzuko Lurrak galtzeko moduko paradisu naturala dira
Gida mapa 2023
Jatetxeen eta jardueren
Gida Ostatuak
Irantzuko Lurrak bisitaria bertara iristean harritzen duen Nafarroako zona horietako bat da, paisaia-edertasun paregabeko lekua; landa-turismoa eta turismo aktiboa maite dutenentzat leku ezin hobea. Ezagutu bere herri txikiak, bere gastronomia, bere eskulangileen produktuak eta hamaika jarduera kultural, historiko, natural edo abenturazko.
Maitemintzen duten bi herri eta hiru haran
Honako hauek osatzen dute Irantzuko Lurrak Elkartea:
- Abartzuza: 600 biztanle inguruko herria, ondare historiko garrantzitsua eta eskualde osotik ikusten diren haitzengatik nabarmentzen diren mendiak dituena.
- Lezaun: usadioz, artzain-herri bat da. Gaur, San Pedro parrokia edo San Kristobal ermita bezalako monumentuak bisita ditzakezu, baita historiaurreko enklabeak ere, Cerro Viejo haitzuloa, kasurako, garai batean ehorzteko erabiltzen zena.
- Jaitz: bertan dago, aktibo, iturburuko ura duen gatzaga bakanetako bat. Gaur egun, oraindik ere, lanketa eta bilketa eskuz egiten da.
- 19 kontzejuk osatzen dute: Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Azkona, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lazar, Lorka, Murillo, Murugarren, Errezu, Ugar, Villanueva, Zabal eta Zuruikin.
- Gesalatz Ibarra. Ibar hori 15 kontzejuk osatzen dute: Argiñano, Arzotz, Estenotz, Garisoain, Genbe, Iruxo, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain Gesalatz, Muzki, Bidaurre eta Biguria. Urbasa eta Andia natura-parkean dago, Allozko urtegiak inguraturik. Naturaz beteriko gunea, historiaz betea, eta antzina-antzinako jai eta ohiturak dituena.
Eskoesperientzia-aukera zabala
Irantzuko lurrek turistarentzako esperientzien katalogo oso zabala dute. Besteak beste, geocachingarekin altxorrak aurkitu, bertako monumentu bereizgarrienak bisitatu edo inguruko upategietan ardo-dastatzeak egin, baita ur-jarduerak ere Allozko urtegian.
Gazta, ezti, ardo eta patxaran lurraldea
Nafarroako inguru hau bere eskulangintzagatik nabarmentzen da, eta ezin duzu bertatik alde egin bertako produktu berezienetako batzuk probatu gabe. Lurraldean hainbat gaztandegi aurkituko dituzu esneki honen lanketa-prozesua eta historia ezagutzeko, baita erlezaintzaren sekretu guztiak ezagutzera emanen dizkizuten ezti-dendak ere, ardorik onenak eta Nafarroako benetako patxarana dastatzeko upategiak.
FAQ
- Bisita gidatuak eta askotariko ekoesperientzia ugari
- Eskulangintzako produktuak dastatzea
- Enoturismoa
- Mendi-ibiliak eta ibilbideak naturan barrena
- Turismo aktiboa
- Kultura-ondarea
- Natura-ondarea