Cargando...

 

Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoaren eraikin batean dago Jorge Oteiza Museoa, eta arte garaikidearen bilduma monografiko zabalenetako dago bertan. Bidaia bat Euskal Herriko eskultore eta artista polifazetiko honen lanaren barrena.

JORGE OTEIZA MUSEOA

Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoaren eraikin batean dago Jorge Oteiza Museoa, eta arte garaikidearen bilduma monografiko zabalenetako dago bertan. Bidaia bat Euskal Herriko eskultore eta artista polifazetiko honen lanaren barrena.

Helburua

  1. mendeko artearen bilakaeran funtsezko eskultoreetako bat izan zen Jorge Oteizaren ondarea zabaltzen du museo honek. Formen desokupazioan eta eskulturaren hustuketan oinarritutako ibilbide eskultorikoaren egilea. Diziplinarteko sortzaile polifazetikoa eta saiakeran, poesian, antropologian, arkitekturan, hizkuntzalaritzan eta kultura eta artea gizarteratzeko proposamenetan ekarpen handiak egindakoa.

Erakusketa

Museo honek gordetzen duen bildumak 1.690 eskultura, 800 marrazki, klarionen laborategiko 2.000 estudio, Jorge Oteizaren liburutegi pertsonaleko 5.000 liburu inguru eta katalogazio fasean dauden idatzi ugari ditu. Bidaia bat XX. mendeko artearen bilakaerarekin lotura estua duten eskultorearen sormen-une guztietan barrena.

Gainera, museoak aldi baterako beste erakusketa batzuk ere baditu; hemen klikatuz ezagutu ditzakezu.

Dibulgazio-jarduerak

Jorge Oteiza Museoak Ikasketa Zentro bat du, eskultore honen lana aztertzen eta zabaltzen laguntzeko helburuarekin. Horretarako, interesdunen eskura jartzen du dokumentazio-zentro bat, eta argitalpenen- eta ikerketa-beken programa kudeatzen du. Horrez gain, zerbitzu pedagogiko bat ere badu, artistak irrikatzen zituen hezkuntza-lanak garatu eta sozializatzeko. Zerbitzuaren xedea da pertsonen prestakuntza esperimentala, eta, bereziki, haurren hezkuntza estetikoa, ardatz komun batekin: esperimentazioa, ikasteko tresna.

OSO INTERESGARRIA
  • Plan kulturala
  • Jarduera-plana
  • Plan lasaia
  • Plan historiko monumentala
  • Barnealdeko plana
  • Leku irisgarria
  • Ez da erreserbarik egin behar

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.