Erronkari Ibarrean, Julián Gayarre museo-etxean mundu osoan ospea duen tenore nafar honen objektu pertsonal, oroigarri eta garaikur ugari daude. Bidaia bat XIX. mendeko gizartean zehar, garai hartako opera-izar nagusietako baten eskutik
Helburua
Julián Gayarrek berak 1879an eraikiarazi zuen, bera sortzen ikusi zuen orubean, eraikinean dago museo-etxe hori, Erronkariko sona handiko pertsona horren oroimena iraunarazteko. 1990ean ireki zuten, bere heriotzaren mendeurrenean, tenorearen oinordekoek egindako dohaintzari esker, tenorearen ezagutza zabaltzea eta haren inguruko ikasketa sustatzea helburu hartuta.
Erakusketa
Etxeak hiru solairu eta ganbara bat ditu, museo-eginkizunerako egokituta. Gaur egun Nafarroak Julián Gayarreri, XIX. mendeko mundu-mailako lehen tenoreari buruz duen pieza kopururik handiena dago bertan. Bilduma harrigarri honen parte dira argazki-funtsak, kondekorazioak, izendapenak, libretoak, partiturak, prentsa-kritikak, objektu pertsonalak, baita kontzertuetan erabili zituen jantziak eta osagarriak ere.
Dibulgazio-jarduerak
Julián Gayarre museo-etxeak aldizka lantegiak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu tenorearen bilduma ezagutzera emateko. Ezagutu horiek guztiak heman
FAQ
- Osatu zure bisita Erronkariko hilerrian dagoen Gayarreren Mausoleoa ezagututa. Mariano Benlliure-k brontzez eta harriz egindako eskultura bat
There are no comments yet.