Karlismoaren Museoa Lizarran dago. Museoak herrialdean garrantzi handia izan zuen mugimendu sozial eta politiko honen historia ezagutzeko aukera ematen dizu. XIX. eta XX. mendeetan zehar eginen duzun bidaia honek mugimendu horren hasieratik trantsizio demokratikora eramanen zaitu.
Pieza historikoak eta museoaren mapa
Helburua
Karlismoaren Museoaren eginkizuna karlismoak Nafarroan eta Espainian izan duen historia zaintzea eta zabaltzea da, XIX. eta XX. mendeetako historiaren barnean, Europan eta munduan izandako beste prozesu politiko eta sozial batzuen antzera ulertuta. Helburu hori lortzeko, funtsak eskuratu, dokumentatu eta kontserbatu egin dira, eta ahalaber, bildumak ikertu, azaldu eta zabaldu egin dira.
Erakusketak
Museoak erakusketa iraunkor bat du, 10 eremutan banatua; horietan, Karlismoaren historiaren errepasoa egiten da mugimendu historiko gisa, erregimen zaharraren krisian sortu zenetik 1977ra arte. Museoak, unean-unean, harekin lotutako aldi baterako erakusketak hartzen ditu. Horrez gain, “Arte garaikideari buruzko hausnarketak” izeneko programa bat ere badu, eta museoan eta Dokumentazio Zentroan gordetako kultura-ondasunen bitartez egungo artistak mugimendu politiko horri buruz hausnartzera gonbidatzen ditu, bakoitzak bere diziplinatik.
Dibulgazio-jarduerak
Karlismoaren Museoak bisita gidatuak, lantegi didaktikoak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu aldizka, museoaren lana ezagutzera emateko. Ezagutu horiek guztiak hemen
There are no comments yet.