Nafarroako Berbintzana herrian dago. Las Eretas museoak eta arkeologia-aztarnategiak K.a. VI. eta IV. mendeko herrixka gotortu baten aztarnak erakusten dituzte. Bidaia bat Burdin Aroko bizimoduetan barrena.
Helburua
‘Las Eretas’ Kultura Intereseko Ondasuna dira. Ebro Garaian aurkitutako gotorleku baten aurrekaririk zaharrenetako bat da. Gotorleku horren morfologia Behe Erdi Arora arte iraun zuen aldaketa handirik gabe. Duela 2.500 urteko gizon-emakumeak Arga ibaiaren ondoan nola bizi ziren erakutsi asmo duen museoa da.
Erakusketa
Aztarnategia da museo honen hazia. 1991n aurkitu zuten eta Burdin Aro Goiztiarreko herrixka gotortu baten hiri-bilbea erakusten du. Bertan, harresiaren egiturazko aztarnak eta hura defendatzen zuten dorreen aztarnak ikus daitezke, baita kale nagusi baten eta plaza baten inguruan dauden etxe batzuk ere. Bestalde, kontserba-fabrika zahar batean dagoen Museoak indusketan berreskuratutako piezak eta objektuak gordetzen ditu. Erremintak, zeramikak, errauts-kutxak edo elikadura-hondarrak, besteak beste. Eta horiekin batera, erakusketa-elementu lagungarriak dituzte, garai hartan Berbintzanan nola bizi zen hobeto ulertzeko.
Dibulgazio-jarduerak
Urte osoan zehar ‘Las Eretas’-ek eskaintzen dituen bisita gidatuez gain, egun zehatzak daude; besteak beste, Museoen eguna edo Ondareari buruzko Jardunaldiak. Egun horietan jarduera bereziak antolatzen dira. Hitzaldiak, bisitaldiak arkeologoekin eta haurrentzako lantegiak dira, besteak beste, hizpide ditugun ekimenak. 2022 honetan ezin dituzu galdu Europako Arkeologia Jardunaldiak (ekainaren 18tik 21era).
There are no comments yet.