Cargando...

 

Murchante Nafarroako hegoaldeko udalerri bat da, Ebro ibaiaren Erdialdeko Haranekoa. Etengabe hazten ari den herri dinamikoa da. Aukera gastronomiko eta kultural zabala du eta Moncayotik gertu dago; horrek, bisitatzeko moduko ingurune naturala ematen dio

MURCHANTE

Murchante Nafarroako hegoaldeko udalerri bat da, Ebro ibaiaren Erdialdeko Haranekoa. Etengabe hazten ari den herri dinamikoa da. Aukera gastronomiko eta kultural zabala du eta Moncayotik gertu dago; horrek, bisitatzeko moduko ingurune naturala ematen dio

Ardo onaren lurraldea

Murchantek tradizio handia du ardogintzan. Gaur egun, bost upategi ditu, eta horietan ardo beltz, gorri eta zuriak egiten dituzte, estatu- eta nazioarte-mailako ospea jaso dutenak. Herri honetako baldintza natural onek eta klimak mahasti-landaketa eta ardo bikainak ekoiztea ahalbidetzen dute. Herriaren ekonomiaren barruan, zereal, oliba eta baratzeko produktuen laborantza ere nabarmentzen da.

Pertsonaia ospetsuen etxea

Herrian hamar bat pertsonaia ospetsu sortu dira; horien artean, Jesus Basiano margolaria da nabarmentzekoa. Gaur egun museo propio batekin ohoratzen du herriak. Murchanteko Kultur Etxean kokatua, Nafarroako paisajistarik onentzat jotzen den egile horren lan aipagarrienetako batzuk erakusten ditu, baita margolaria hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen duten objektuak eta dokumentazioa ere.

Aire zabaleko jardueretara gonbidatzen duen ingurune naturala

Moncayo menditik hurbil egoteak erakargarritasun berezia ematen dio. Hortik haratago, Murchanteko ingurune naturala laua da nagusiki, eta horrek erraztu egiten ditu mendi-ibiliak eta aire zabaleko jarduerak egitea. Tarazonicaren bide berdeak zeharkatu ditzakezu, Erriberako hondartza gisa ezagutzen den eta bertakoek zein kanpokoek gehien bisitatzen duten aisialdi-tokietako bat den Pulguerreko urmaela ezagut dezakezu, San Gregorioko tontortxora meriendatzera igo edo hiri-zirkuitua egitera animatu; hau da, 6 km-ko ibilbidea herriren inguruz inguru, eta ibilbide horretan ariketak hainbat aparatu aurkituko dituzu.

Jaiak eta folklorea

Nafarroako Erriberako jendearen jai-izaera irekia nabarmena da Murchanteko jai-ekitaldi guztietan. Makila-dantza, erraldoiak, txaranga, orkestrak, puzgarriak, zezen-festak, herri-bazkariak, zezensuzkoa, kafe-kontzertuak edo ‘gaixoa ni’ dira herriko jaiak egun ahaztezin bihurtzen dituzten ekitaldietako batzuk.  Zatoz ezagutzera abuztuaren 14tik 21era bitartean. Urteko ekitaldi gehiago hemen.

 

Herriari, bere jarduera eta ekitaldiei buruzko informazio eguneratu guztia

FAQ
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza bisitatzea, udalerriko eraikinik garrantzitsuenetako bat.
  • Udalerrian bertan ostatu hartzeko aukera.
  • Ostatu eta jatetxe aukera zabala
OSO INTERESGARRIA
  • Taldekako plana
  • Familia plana
  • Plana landa-eremuan
  • Plana naturan
  • Plana oinez
  • Plana bizikletan
  • Ardo-plana
  • Mendiko plana

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.