Ipar Euskal Herria Ozeano Atlantikotik Pirinioetako mendietaraino hedatzen da. Ez da oso lurralde zabala, baina esperientzia ugari eskaintzen ditu. Lurralde horretan eskualde, hiri nahiz herri bakoitzak bere berezko ezaugarriak ditu. Ezagut itzazu denak!
Nafarroa Beherea eskualde historikoa da, eta Mendebaldeko Pirinioen iparraldeko isurialdean dago. Ondare, gastronomia eta erromesen lurraldea da; ondo kontserbatutako bailara eta inguruak bisita merezi du.
Haran eta mendien artean
Bortz haranek osatzen dute Nafarroa Beherea: Biduzek, Amikuzek, Ergaraik, Ezterenzubik eta Baigorri-Aldudek. Orografia horri esker, mendiko hainbat bidezidor ibiltzeko eta hainbat tontorretara igotzeko aukera izanen duzu. Lurralde ezin hobea da familian paseoak egiteko, baina baita arroilak jaisteko eta espeleologia egiteko ere.
Erromesen lurraldea
Nafarroa Beherearen historia estuki lotuta dago Donejakue Bidearekin. Done Jakueren bideko hiru bide nagusiak (Tours, Vézelay eta Puy en Velay) puntu berean elkartzen dira, Donapaleuren gainean. Bide bakarra osatzen dute puntu horretan, Bide Frantsesa (GR 65) izenekoa. Bideek bat egiten duten leku horren ezaugarria Gibraltarko hilarriak dira.
Ospe handiko gastronomia
Nafarroa Behereak, eta zehazkiago Baigorriko eta Aldudeko haranak, bere egin ditu Ipar Euskal Herriak dituen 4 Jatorri Deitura Babestuetatik 3. Ossau-Irati Jatorri Deitura (JDB). Balioa ematen dio ‘Manex’ buru beltzeko eta ‘Manex’ buru gorriko ardi autoktonoekin egindako ardi-gaztari. Kintoa JDBak Aldude herrian du egoitza; “Euskal Txerria” arrazako txerri-urdaiazpikoak ekoizten ditu. Azkenik, Irulegiko Arnoa kooperatiba-upategia, Baigorrin eta Donibane Garazi artean 15 udalerritan zehar hedatzen den Jatorri Deitura Babestua.
Horrez gain, sagarraren eskualdetzat hartzen da Eztigar kooperatibari esker; euskal sagardorik onena ekoizten du bertako hainbat sagar barietaterekin.
FAQ
- Nahitaez bisitatu beharrekoa da Donapaleu herria. Interes berezikoa da bertako euskal kirol-jaialdia, eskualdeko jaialdi ezagunenetakoa; 1951z geroztik ospatzen da.
- Ezin dituzu Oztibarreko kaperak galdu.
- Hurbil zaitez Donibane Garazira; Nafarroa Behereko hiriburura. XII. mendean sortua, Vaubanek birmoldatutako gotorleku polita eta bertako biztanle guztien harrotasuna den Erdi Aroko alde zaharra ditu.
- Ezagut itzazu Banka herriko burdina- eta kobre-meategiak, erromatarren garaitik ezagunak direnak.
- Bisitatu zeramika artisau eran lantzen duen Goicoechea zeramika-fabrika; sokaren teknikarekin egindako piezekin erabat txundituko zara.
- Gozatu oinez, zaldiz edo bizikletaz egindako planak, eta askoz jarduera gehiago.
- Anima zaitez historiaz eta monumentuz beteriko bidaia egitera.
- Gogoan hartu eskualdeko agendan programatuta dituzten jarduera guztiak.
There are no comments yet.