Errenazimentuko ospitale zahar batean dagoen Nafarroako Museoak bere arkeologia eta arte ederretako bildumak ezagutzeko aukera ematen dizu. Historiaurretik XXI. mendera arteko bidaia, nazioartean balioa duten piezak erakusgai dituena.
Helburua
Nafarroako Museoak Foru Komunitateko kulturaren ondarea eta historia era guztietako pertsonei hurbildu nahi die. Zerbitzu publikoa denez, ondare horren ondasunak kontserbatu eta zabaltzeaz gain, ondaren horiek katalogatu, zaharberritu eta ikertzeko ardura du. Bilduma argi eta ordenatua du ikusgai, asmoa izanik irakaskuntzarako eta aisialdirako obrak eta artistak sustatzea eta horien zabalpena egitea.
Erakusketak
Nafarroako Museoko bildumen jatorria Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak jasotako funtsetan dago. Aipatu Batzordea Nafarroako ondarea babesteko asmoz eratu zen 1844an. 1956az geroztik, Museoa Iruñeko garai bateko Errukiaren Andre Mariaren Ospitalean dago, alde zaharreko harresien ipar-mendebaldeko muturraren ondoan. Jatorrizko eraikinetik portada eta eliza kontserbatzen dira, biak XVI. mendekoak.
2019an, «Arte osoa da garaikidea da» izeneko berritze-proiektu bat egin zen; horrek, museora bisita eguneratuagoa eta garaira egokituagoa eskaintzen du. Bisitarien interesekin bat eginen duten beste begirada eta ibilbide batzuk bilatzen dira horrekin. “Konplexutasunak” programaren bidez, museoaren bildumetan sar gaitezke, Nafarroako kulturako hainbat pertsona ezagunek idatzitako hiru bisita-proposamenen bitartez.
Sartu gomendatutako ibilbideetan.
Gainera, museoak aldi baterako erakusketak ditu, gai desberdinekin.
Dibulgazio-jarduerak
Nafarroako Museoak bisita gidatuak, lantegi didaktikoak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu aldizka, museoaren bilduma ezagutzera emateko. Ezagutu horiek guztiak hemen
FAQ
- Obra nabarmenak: Abauntzeko Madeleine mapa, Leireko kutxatila hispano-musulmana, Iruñeko katedral zaharreko klaustroko kapitel erromanikoak edo Nafarroako horma-pintura gotikoaren bilduma, besteak beste.
- Liburutegi - Mediateka espezializatua eta Nafarroako Artista Garaikideen Dokumentu Funtsa ditu.
There are no comments yet.