222 metroko jauziarekin, Nerbioi ibaiaren ur-jauzia, Iberiar Penintsula osoko ur-jauzirik altuena da. Arabako, Burgosko eta Bizkaiko probintzien artean dago. Natura-balio handiko ingurunea da, bisitariak txunditzen dituena.
Nerbioi ibaia, Bilboko itsasadarraren jatorria, Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita errekek eta Delika ibaiak bat egitean sortzen da. Ibai horiek beren ibilgua eten egiten dute, Delika arroilaren malkarren ondorioz. Fenomeno naturala da, eta, pagadiekin eta inguruko bideek dituzten ikuspegi bikainekin batera, derrigorrezko bisita-lekua da Nerbioi ibaiaren ur-jauzia.
Uren eta lurraldeen elkargunea
Araba eta Burgos artean dagoenez, horren kokapenak polemika pixka bat sortu izan du beti. Egia esan, Nerbio ibaiaren ur-jauzia Arabako lurretan dagoen arren, Amurrion zehazki, ur-jauziaren begiratokiraino eramaten duten bideetako asko Burgoskoak dira, eta Santiago mendiko natura-monumentuaren barnean daude. Balio handiko ingurune naturala da, eta bertatik Urduñako udalerria (Bizkaia) ere ikus daiteke.
Baldintzapeko bisitak
Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren ikusgarritasuna uraren jauzia da, eta, beraz, oso gomendagarria da euriteetan edo izotza urtzen denean bisitatzea. Lur karstiko batetik igarotzen da, beraz baliteke urteko gainerako hilabeteetan ur-hari fin batekin edo ur-jauzi erabat lehor batekin topo egitea.
Gomendagarria da sare sozialak miatzea #nerbioikourjauzia traola erabilita, erabiltzaileek igotako azken argazkiak ikusteko eta, horrela, distira osoz bisitatzen duzula ziurtatzeko.
Nola iritsi
Hainbat gunetatik irits daiteke bertara, baina erabiliena Urduñako erdigunetik izen bereko mendatearen gaineraino doan errepidea da. Ohiko mendatea da, bihurgunez beteriko errepidea, 900 metroko garaiera duena. Goialdean zaudela, errepideari jarraitu behar diozu Santiago mendiaren sarrera aurkitu arte. Ibilgailua aparkatzeko hainbat gune daude, eta horietako bakoitzak paseo bat du (batzuk luzeagoak, motzagoak besteak), galtzerik ez dagoen baso-pista batean barrena.
- aparkalekua: A-2625 errepidearen ondoan, Santiago mendirako sarreran eta Nerbioi ibaiaren ur-jauzitik 9,4 km-ra.
- aparkalekua: parkeko etxearen (Santiago iturria) eta aurreko aparkalekuaren arteko erdibidean. Altzifreen aparkalekua deitzen zaio; sarreratik kilometro batera eta helmugatik 3 kilometrora dago.
- aparkalekua: Nerbioi ibaiaren jaiotzatik gertuen dagoena da, 2 kilometrora. Ibilaldi handi bat egin nahi ez duten familientzat edo pertsonentzat da gomendagarriena. Bertan amaitzen da ibilgailuentzat egokia den errepidea, beraz, ez dago galtzerik.
Askotariko ibilbideak
Inguruneak aukera ematen digu oinez edo bizikletaz egin daitezkeen makina bat ibilbideren artean aukeratzeko. Ezagunena Nerbioi ibaiaren begiratokira eramaten duena da. Bide ondo seinaleztatua eta ondo egokitua da; ur-jauziaren eta haranaren panoramika batekin amaitzen dena. Inguru horretan hainbat hegazti-espezie harrapari ikus daitezke hegan. Beste aukera bat Delika ibaia zeharkatzea da, ur-jauzia justu aurrez aurre ikusteko. Ibaiak daraman uraren arabera, arriskutsuagoa/dibertigarriagoa izanen da. Arrobiaren ertzeko pasealeku osoa hesi batek babesten du; horrek segurtasun handiagoa ematen dizu. Azken aukera, oso gomendagarria eta ezaguna, ura-jauzia behetik ikustea da, baina askoz ere bide zorrotzagoa da harkaitzen artean, eta ibaia hainbat aldiz zeharkatu beharra dago.
Aukeratzen duzun ibilbidea aukeratzen duzula ere, interesgarria da lau otso-zuloetako bat bisitatzea, bertakoek otsoak nola harrapatzen zituzten jakiteko.
FAQ
- Atsedenerako lekuak eta askaldegiak
- Ibilbide zirkularra egiteko aukera, osorik ikusteko
- Bisita otso-zuloetara eta ikasi bertakoek nola ehizatzen zituzten otsoak.
- Jatetxe aukera inguruan
- Bisitatu inguruko herriak