Etxeko txikienekin familiako joan-etorri bat egitea pentsatzen ari bazara, animalien parke hau paregabea da. Saran (Iparraldea) dago, eta bertan mota guztietako etxeko animaliak ikusi ahal izanen dituzu, baita exotikoren bat ere, haiei buruz ikasi eta naturan egun atsegina igaroko duzu.
Informazio gehiago.
Kontsultatu zaldi paseoei buruzko informazio guztia.
Oiloak, hainbat espezietako ardiak, untxiak, hegazterrenak, llamak, adar handiko watusi behia, dromedarioak, astoak, zaldi nanoak, ahateak, txerriak eta beste hainbat espezie. Familian egiteko jarduera dibertigarria da; parkeak animaliak elikatzeko aukera ematen du, baita animaliei buruzko informazioa ere.
Animaliak eta natura Iparralden.
Hainbat animalia-espezie
Ikasi inguruko baserriko animaliei eta beste animalia exotikoago batzuei buruz; besteak beste, dromedarioei, llamei edo watusi behiei buruz.
Ezagutu nekazaritza-turismoa
Parkearen sarreran, ogiz betetako poltsatxoak saltzen dira, animaliak elikatzeko eta naturara eta haien zaintzara pixka bat gehiago hurbiltzeko. Txikienentzako esperientzia paregabea, liluratuko dituena.
Norberak nahi duen ibilbidea
Parkea norberak nahi duen bezala bisita dezake, martxa guztion erritmora egokitzeko eta animaliez nahi adina denboraz gozatzeko. Horrez gain, instalazioek atsedena hartzeko, askaria hartzeko edo lasai egoteko gune bat ere badute.
Bisita informatiboa
Animalien guneen ondoan, animalia horiei, horien ohiturei, azturei eta bestelakoei buruzko informazio-kartelak daude. Naturarekiko eta faunarekiko errespetua da gure balio handietako bat.
FAQ
- Askotariko animalia-espezie
- Familia plana
- Planak haurrekin
- Askaldegiak ditu
- Norberak nahi duen ibilbidea
- Eskola-jarduera
- Natura-ingurunea
- Naturarekiko errespetua