Cargando...

 

Arga ibaiak ureztatua eta arroka-horma handi baten oinean dago Azkoien, bere bilakaera urbanistikoagatik eredugarria den herria. Hirigune historikotik paseatuz, Erdi Aroko eraikinak, errenazentistak, barrokoak, neoklasikoak eta XIX. mendeko eraikinal aurki ditzakezu. Historia, tradizioa, industria, kirola eta gastronomia uztartzen dituen herria.

PERALTA

Arga ibaiak ureztatua eta arroka-horma handi baten oinean dago Azkoien, bere bilakaera urbanistikoagatik eredugarria den herria. Hirigune historikotik paseatuz, Erdi Aroko eraikinak, errenazentistak, barrokoak, neoklasikoak eta XIX. mendeko eraikinal aurki ditzakezu. Historia, tradizioa, industria, kirola eta gastronomia uztartzen dituen herria.

Ia 6.000 biztanle ditu. Nafarroako hegoaldean kokaturiko udalerri honek industria sektorean aurkitu zuen oparotasuna. Zeharkatu arku handiko zubia eta sartu herrian

“Petra alta edo Petralta”

Bere izenak, ‘(H)aitz’ + ‘goien’-ek, antzina herri honek bete zuen eginkizuna erakusten digu. X. mendean, Iruñeko monarkiaren defentsarekin estuki lotuta egon zen, eta, aurrerago, Nafarroako Erresumako barruti politiko militarretako baten babesgune izan zen. Izanez, 1944an forua lortu zuen Gaztelako tropen aurrean erakutsitako leialtasunagatik.

Herrigunetik haratago

Bertako kaleetatik paseatzeaz eta arkitektura zibila ezagutzeaz gain, ibaiaren ertzari jarraiki, urrundu zaitezke Vergeleko leize-zuloak eta Erdi Aroko Hiriaren aurriak ikusteko edo bertako talaiatik ikuspegiez gozatzeko. Eta natura nahiago baduzu, Argak sortu dituen baso edo ibar-basoetako edozeinetan sar zaitezke. Aire zabaleko kirolak )mendi-ibiliak, BTT, piraguismoa edo arrantza) egiteko leku aproposak, baita tokiko flora eta fauna behatzeko ere.

Kultura eta usadioak

Urtean zehar, Azkoienek bere historiaren zati bat berariaz duten hainbat ekitaldi ospatzen ditu. Otsailaren 3an San Blasen omenezko jaiak ospatzen dira, San Joanetatik hurbilen dagoen asteburuan herriko tradiziorik zaharrenetako bat den Tremoyako paradaren itxiera ospatzen den gazteen jaiez gozatzen dute, eta azkenik, iraileko lehen igandearen bezperan, Nievako Ama Birjinaren omenezko jaiak hasten dira, bederatzi eguneko dibertimendua; prozesioa edo zezenketa nabarmentzen dira.

Tokiko gastronomia

Azkoienek oso ezaguna du kardua, bai egosteko dena, bai entsaladan jaten den barietate gorria. Herrian oso gutiziatuak dira piper kokoiak, pikilloaren antzekoak, baina berdeak eta suabeagoak, eta digestiorako hobeak. Olio, gatz eta baratxuri ondo xehatuarekin jan ohi dira. Gainera, herri honetan ezin dira falta San Blasen erroskak; dagokionean, santua gurtzeko lepotik zintzilikatzen dira, eztarria sendatzeko duten propietateengatik.

FAQ
  • Inguruan hainbat aukera daude ostatu hartzeko eta jatetxeetarako
  • Intereseko beste herri batzuetatik gertu: Erriberri, Tafalla, Calahorra
  • Gozatu bere ingurune naturalaz, tradizioez eta gastronomiaz
OSO INTERESGARRIA
  • Plan kulturala
  • Plan gastronomikoa
  • Taldekako plana
  • Familia plana
  • Plan lasaia
  • Plana landa-eremuan
  • Plana naturan
  • Plana oinez
  • Plana bizikletan
  • Ez da erreserbarik egin behar

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.