Cargando...

 

Udaletxearen parean, Iruñeko alde zaharraren erdi-erdian, Santo Domingoko merkatua dago. Hiriko antzinakoena. Harrizko eta burdinazko eraikina, 1877an inauguratua; bertan, kalitate goreneko eta hurbiltasuneko produktua aurkituko duzu.

SANTO DOMINGOKO MERKATUA

Udaletxearen parean, Iruñeko alde zaharraren erdi-erdian, Santo Domingoko merkatua dago. Hiriko antzinakoena. Harrizko eta burdinazko eraikina, 1877an inauguratua; bertan, kalitate goreneko eta hurbiltasuneko produktua aurkituko duzu.

Azokaren historia

Santo Domingokoa da Iruñean historia handien duen azoka. Salbuespenezko kokalekua du, hiriaren erdi-erdian, udaletxearen ondo-ondoan. Azokaren atetik Done Jakue Bidea pasatzen da, baita bai entzierroaren ibilbidearen hasiera ere. 1565ean sortu zen, hiriko merkatu orokorra hasi zenean. Bertan mota guztietako elikagaiak aurki zenitzakeen, fruta izan ezik.

1769an eraikin handi berri bat eraiki zen, haragi, arrain, barazki eta bestelako janari-postuak jasotzen zituen lau hegaleko  udal-bihitegi bat. Ia mende bat geroago hornidura-azoka bihurtu zen. 1875eko maiatzaren 21etik 22rako gauean sute bortitz batek erabat kiskali zuen. Azkenik, Santo Domingoko merkatua berreraiki eta inauguratu zuten bi urte geroago leku berean, lehengo udal-bihitegiaren egiturari eutsiz, eta, horrela, Espainian aktibo dauden 5 hornidura-azoketatik zaharrenetako bat bihurtu zen. 1986an eraikinak birmoldaketa bat izan zuen eta beste bat txikiago bat 2004an.   Azken horretan gaur egun Eroski bat dena ezarri zen, eta mendebaldeko hegalean Zentral Cafe Teatro.

Historia handiko azoka da. Diotenez, bertako harakinak hasi ziren zezenketa-aziendak Sadarretik Gazteluko Plazara haien aurrean korrika eramaten. Horrela sortu zen San Ferminetako goizetako entzierro ospetsua.

0 km-ko produktuak

Santo Domingokoa merkatu tradizionala da; mota desberdinetako hainbat postu ditu, eta horietan bertako produktu freskoak daude salgai. Postu asko, aldi berean, ekoizleak dira, eta horrek gertutasuneko eta tradizioko balio erantsia ematen die. Salgai dauden produktuen artean haragiak, frutak eta barazkiak, arraina, ozpinetakoak, ogia eta gozogintza, eta mendiko behikiak aurkituko dituzu. Baina fruta tropikalak, Kantauriko eta Mediterraneoko arraina edo jatorri-deitura desberdinetako gaztak ere eros daitezke. Guztira 28 saltoki ditu eta 2020tik aurrera erosketak telefonoz, webgunez edo whatsappez egiteko aukera ematen du, “Merkatua zure etxera doa” kanpainarekin.

Merkatua baino askoz gehiago

Urtean zehar Merkatuak gastronomiarekin eta produktu fresko eta osasungarriarekin lotura duten lantegi, sustapen, animazio-ekintza eta hitzaldi ugari antolatzen ditu. Santo Domingoko Merkatua topagune sozial, kultural eta gastronomikoa da, eguneroko bezeroak eta bisitariak hartzen dituen gunea; bertan, aparteko produktu bat lortzeaz gain, errezeta ideiak eta dendarien adeitasuna eta berotasuna eraman ahal izanen dituzu.

FAQ
  • Azokak bi sarbide ditu: Mañueta karrikatik bat, eta Santiago plazatik bestea, Iruñeko udaletxearen ondo-ondoan.
  • Erosketa telefonoz edo whatsappez egin dezakezu, zure konfiantzazko postuetan, eta etxean jasoko duzu, kostu gehigarririk gabe, mandatuaren egun bereko 18:00ak aurretik.
  • Produktuak hutsean ontziratzen dira, ia postu guztietan, bezeroak hala eskatzen badu, eta barazkiak garbi eta prestatuta eskura ditzakezu kozinatzeko; horrela, ezaugarri eta zapore guztiak gordetzen dira eta bezeroari denbora eta erosotasuna ematen zaio.
  • Ohiko ordutegiaz gain, ostiral eta jaiegun bezperetan azoka arratsaldez ere zabalik egoten da 16:30etik 20:00etara.
OSO INTERESGARRIA
  • Plan gastronomikoa
  • Taldekako plana
  • Plan lasaia
  • Hiri-plana
  • Barnealdeko plana
  • Plan Berezia
  • Leku irisgarria

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.