Hiriko alde zaharrean dago Tuterako Museoa, katedral-multzoaren barnean; kalitate handiko artelan sakratuak eta arkeologia ditu erakusgai. Dekanal Jauregia, klaustro erromanikoa eta Katedrala ezagutzeko bidaia.
Helburua
Decanal Jauregiko zati batek eta Katedralaren klaustroak osatzen dute Tuterako Museoa. Bere garaian, hiriko agintari erlijioso nagusiaren bizilekua eta Tuterako Elizbarrutiko Gotzain-jauregia izan zen, eta gotzain-egoitza izan zen garaietan bertako gotzaina zuen. Gaur egun arte sakratuko piezak eta aztarna arkeologikoen bilduma bat ditu erakusgai.
Azalpena
Tuterako Museoaren bilduma hainbat aretotan banatzen da. Ezkaratza eraikinerako sarbidea ematen du eta aretoen arteko lotura da. Bertan, Tuterako San Nikolas Elizako Erremedioen Ama Birjinaren kaperako XVI. mendeko lauza beiraztatuko lan bikaina eta zaldun kristau baten harri gotikoko erliebea nabarmentzen dira, non herri-tradizioak Antso VII.a Azkarra errege nafarraren irudia ikusten duen. Jauregiko Upategia eskualdeko aztarnategi arkeologikoetan lortutako objektuak erakusten dituen aretoa da. Kaleko solairuan bisitariak hainbat garaitako (barrokoak batez ere) irudigintzako piezen bilduma bat ikus dezake. Bestalde, lehenengo solairuan pintura-aretoa dago. Bertan, batez ere, Nafarroako XVII. mendeko margolari barrokorik onentzat jotzen den Vicente Berdusanen oihalaren gaineko olio-pinturak daude ikusgai. Sotoko solairuan Tornamiratarren eta Martin de Sesmaren erretaula errenazentistak ikus daitezke, baita hirukoak, liturgiako jantziak (kronologia askotarikoak) eta edertasun eta balio artistiko kalkulaezineko urregintzako piezak ere. Azkenik, museoaren edukia osatzeko, klaustro erromanikoa eta Katedrala bisita daitezke.
Dibulgazio-jarduerak
Tuterako Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu katedral-multzora eta hiriko alde zaharrera, eta horrez gain, eta noizean behin, haurrentzako tailer didaktikoak eta beste dibulgazio-jarduera batzuk ere antolatzen ditu. Ezagutu ekimen horik guztiak hemen.
There are no comments yet.