Cargando...

Bestelako egun bat igaro nahi baduzu, WowPark da zure aukera;familientzako edo edozein adineko taldeentzako plan ezin hobea. Zuhaitzetako etxolez, txirristez eta tirolinez eta bestelako abenturez gozatu ahal izanen duzu, baina 18 hektareatik gorako parke botanikoan ere erlaxatu eta ikasi ahal izanen duzu.

WOWPARK – ZURE ABENTURA PARKEA

Parkearen mapa

Urruñan dago, eta euskal kostaldeko aisialdi- eta abentura-parkerik handiena da. Lorategi botaniko batean txertatuta dagoen jolas-parke erraldoi bat da; bertan, landareak lurrera eta dagoen landaretzara egokituta daude. WowParken garapen jasangarriaren aldeko apustua egiten dute, eta hasieratik izan dute ingurumenarekiko konpromiso sendoa.

Adin guztietarako

Jarduera guztiak 2 eta 102 urte bitarteko pertsonek gozatu ahal izateko pentsatuta daude. Taldeek eta familiek berriro elkarrekin bizitzeko aukera izan dezaten pentsatuta dagoen parkea da.

25 jarduera sarbide mugagabearekin

Txabolak zuhaitzetan, txirrista bertikalak, 60 metroko luzera duten sareen gaineko zeharbideak, tirolinak edo hamster-gurpilak dira parke honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk. Nahi adina denbora pasa dezakezu atrakzio bakoitzaz gozatuz. Gainera, beste jarduera batzuk ere erreserbatu ahal izanen dituzu; besteak beste, Archery Tag, arku-tiroaren eta paintballaren arteko nahasketa bat.

Gozatu ehun urtetik gorako basoaz

Dibertitzeaz gain, 18 hektareako landarediaz goza dezakezu, pinuz eta haritzez, hainbat lorategiz eta urmaelez osatua. Mundu osoko zuhaitzei eta landareei buruz ikasteko aukera emanen dizun ibilbide botaniko pedagogikoa.

FAQ
  • Doako aparkalekua
  • Snacka eta Piknik-eremua
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako sarbidea
  • Haurtxoentzako aulkitxoetarako sarbidea
  • Natura-ingurunea
  • Naturarekiko errespetua
OSO INTERESGARRIA
  • Taldekako plana
  • Plana naturan

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.