Ipar Euskal Herria Ozeano Atlantikotik Pirinioetako mendietaraino hedatzen da. Ez da oso lurralde zabala, baina esperientzia ugari eskaintzen ditu. Lurralde horretan eskualde, hiri nahiz herri bakoitzak bere berezko ezaugarriak ditu. Ezagut itzazu denak!
Eskualde hau da Ipar euskal Herria osatzen duten guztien artean txikiena eta biztanle gutxien dituena, baina aldi berean tipikoena da. Nekazaritza, eskulangintza eta industria uztartzen jakin izan duen landa-lurraldea, bere benetakotasunaren izpirik galdu gabe.
Tradizioen lurraldea
Historikoki mendiek markatutako eskualdea da Zuberoa. Bertan, inguruko basoei eta harpeei bizia ematen dieten kondaira ugari sortu ziren. Lurralde hau euskal kultura bere horretan gordetzen duen santutegia da. Antzinako pilota jokok jokatzen dira, eta euskalki propio du: zuberera. Jai guztietan nonahiko kantak eta dantzak daude, eta herri antzerki-tradizio aitzinenetako biz goza dezakegu: pastoralak eta maskaradak.
Espartinaren eskualdea
150 urte baino gehiagoz, espartina Ipar Euskal Herriaren zati handi baten ezaugarria izan da. Maule, Zuberoako hiriburua, oinetako horien sehaska bihurtu zen. Laneko oinetakoa hasieran. Gaur egun aisialdiaren eta modaren sinonimo da. Bisita itzazu lantegiak espartinak eskuz nola egiten dituzten bertatik bertara ezagutzeko, edo anima zaitez hirian ospatzen den ‘espartinaren besta’z gozatzera (abuztuaren 15ean).
Haitzuloak, mendiak eta oihanak nahasian
Zuberoa Euskal Herriko lurralderik naturalena da. Orhiko menditik (Pirinioetako lehen gailurra), Ospitaleperaino hedatzen da. Kontraste-gunea da, haitzarte sakonak eta gailur altuak ditu, baina arroilez, zintzurrez eta oihanez ere beteta dago, Iratikoa kasu. Beste jarduera askoren artean, mendi-ibiliak, arraoila-jaitsierak edo espeleologia egiteko leku aproposa da.
FAQ
- Bisita itzazu Mauleko gaztelua, Andurain jauregia edo Ospitalepeko eliza.
- Gozatu Zuberoako etxeen arkitektura ezohikoaz.
- Ezagutu Atharratze, bizitzaz beteriko herria
- Ezagutu La Verna kharbea, munduko lurpeko kamera argiztatu handiena, denentzat irisgarria
- Ausartu zaitez Holtzarteko pasabidea gurutzatzen, 180 metroko altueran dagoen zubi esekia.
- Planik onenak oinez, zaldiz edo bizikletaz, eta askoz ere jarduera gehiago. Gozatu!
- Anima zaitez bidaia historiko monumentala egitera
- Gogoan hartu eskualdeko agendan programatuta dituzten jarduera guztiak.
There are no comments yet.