XVIII. mendeko irin-errota batean dago. Zubietako Errota Eko Museo birgaitu ondoren, jendearentzat ireki zuten 1998an. Artoa eta garia modu tradizionalenean lantzeko moduan barrena egindako bidaia.
Helburua
1785ean eraikia eta 1998an birgaitua, Zubietako Errota Ekomuseoak gaur egun, oraindik ere, aukera ematen du zereal-aleak ehotzeko prozesua ikusteko. Bisitariak garia nola ehotzen den ikus dezake zuzenean, eta bakoitzak bere taloa egin dezake.
Erakusketa
Eraikinaren jatorrizko funtzioaz gain, museoak herriko objektu etnografikoen erakusketa txiki bat ere badu, ehotzearekin, zuraren artisautzarekin eta nekazaritza-lan tradizionalekin loturik. Amaitzeko, antzinako ohiturei buruzko hitzaldiak ematen dira; Ituren eta Zubietako inauteriei buruzkoak, kasurako.
Dibulgazio-jarduerak
Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu eta horietan errota martxan jartzen da, taldeak Zubietako tradizioen arabera ehotze-prozesua benetan nolakoa den ikus dezan. Horrez gain, museoko denda bisitatu dezakezu; bertan tokiko elikagaiak eta eskulangintzako produktuak aurkituko dituzu.
There are no comments yet.