Bizi abenturak eta sentsazio berriak BKZ Nafarroa Abenturan. Zure adina edozein dela ere, jarduera-aukera zabala duzu egiteko: tirolina erraldoiak eta txikiak, aquapark-arroil naturala eta antzeko kirolak, via ferratak, pendulu erraldoiak, zuhaizkaritza, paintballa eta askoz gehiago.
Informazioa ekintzak + tarifak 2024
Guraso elkarte eta taldeentzat eskaintzak 2024
Goza ezazue abenturaz natura bete-betean: egunez, askotariko jarduerez goza dezakezu zuhaitzez zuhaitz eta altueran, ur-kirolak eginez eta ondo pasatuz. Gauez, hartu atseden BKZ Nafarroa Abenturak eskaintzen dizkizun ostatuetan.
Abentura-egunak, naturaz familiarekin, zure lagun-taldearekin bete-betean gozatzeko. Eta anitz gehiago.
Adin guztietarako
Hainbat ibilbide- eta jarduera-mota daude egingarri; beraz, abentura-esperientzia ezin hobea da, adina adina edozein dela ere. Zatoz zure lagun taldearekin, familiarekin eta haurrekin gozatzeko edo ur-kirol berriak probatzeko.
Udako kanpaldiak
Udan zehar kanpaldiak antolatzen ditugu haurrak ur-kiroletan eta abenturazko kiroletan has daitezen, baita esperientzia paregabeak ere natura balioesten ikasteko eta errespetuz gozatzeko.
Jarduerak familientzat eta elkarteentzat
Familiarekin denbora ematea altxorra da, eta BKZ Nafarroa Abenturan badakite hori. Zure seme-alabekin bestelako asteburu bat igaro nahi baduzu, edo elkarte bateko kidea bazara, eskaintzen dituzten pack bereziez balia zaitezke
FAQ
- Tirolinen zirkuitua
- Aquapark-arroil naturala
- 200 m-ko via ferrata
- Pendulu erraldoia
- Bidezidorrak
- Zuhaizkaritza
- Paintballa