Julio Caro Baroja Museoa Lizarrako eraikin industrial batean dago, eta 16.000 etnografia-pieza baino gehiago ditu. Bidaia bat industrializazioaren aurreko bizimoduetan edo haren lehen etapetan izandako objektuetan barrena
Helburua
Nafarroako etnologia-museoa 60ko hamarkadan hasi zen sortzen, Julio Caro Barojaren bultzadari esker komunitatea pieza interesgarriak pilatzen hasi zenean. Nekazaritzako lanabesen lehen bilduma Bidasoako baserrietatik etorri zen, eta pixkanaka pieza berezi gehiago bereganatu zituen; besteak kbeste, Azueloko animalia bidezko trakzio-arotzeria eta artisau-tailerrak. Hasierako etapa hau 1994an amaitu zen, Iratxeko Andre Mariaren Errege monasterioan dagoen museoa sortu zenean. 2007tik Lizarrako biltegi batean dago, behin betiko kokapenerako proiektua garatzen den bitartean.
Erakusketa
Gaur egun, Nafarroako Museo Etnologikoak 16.000 pieza baino gehiagoko funts bat du erreserban. Jasotako piezek Nafarroako gizartearen iragan hurbileneko bizimoduak, ekonomia-jarduerak eta iraganeko sinesmenak erakusten dituzte. Artisautzako objektuak, herri-erlijiotasunekoak, ehungintzako piezak, altzariak eta etxeko tresnak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako laginak daude. Leku horri buruzko guztia ezagut dezakezu museoari buruz dagoen dokumentalarekin.
Dibulgazio-jarduerak
Museoaren lanaren zati garrantzitsu bat ondare ez-material etnologikoa ikus-entzunezko formatuan biltzea eta dokumentatzea da. 2001. urteaz geroztik, Nafarroako azken eskulangileen jarduera eta komunitateko jaiak eta ohiturak biltzen dituzten programak grabatu dira. Ezagutu titulu guztiak hemen.
Gainera, instalazioak urteko data jakin batzuetan bisita daitezke eta liburutegirako sarbidea publikoa da.
FAQ
- Liburutegi espezializatua dauka. Ordua aurrez eskatuta: bisita baino lehen idatzi posta elektroniko bat Museoaren kontaktura, edo telefonoz deitu. Kontaktua: Tel.: 948-553556 / Posta elektronikoa: biblioet@navarra.es
There are no comments yet.