Cargando...

 

Gastronomia maite baduzu, prestatu zure erosketa-saskia eta gozatu Sarlat-en zain dituzun tokiko eta sasoiko produktuen aukera zabalaz. Frantziako Dordoinako hiri honek hainbat azoka ditu benetako instituzio bihurtuta. Aprobetxatu aukera Perigord Noir eskualdeko jakiak ezagutzeko, bertako ekoizleen ekarriko dizkizutenak.

SARLATeko AZOKAK

Gastronomia maite baduzu, prestatu zure erosketa-saskia eta gozatu Sarlat-en zain dituzun tokiko eta sasoiko produktuen aukera zabalaz. Frantziako Dordoinako hiri honek hainbat azoka ditu benetako instituzio bihurtuta. Aprobetxatu aukera Perigord Noir eskualdeko jakiak ezagutzeko, bertako ekoizleen ekarriko dizkizutenak.

Sarlat Akitaniako herririk politenetako bat da, Europan hobekien zainduta dagoen Erdi Aroko hirietako bat. Kalexka pintorezkoz betetako herria da, etxe gotikoak eta jauregi errenazentistak ugari dituena. Perigord Noir-eko harribitxia da! Eta, gainera, txapela altxatzeko moduko tradizio gastronomikoa du. Foie gras, perretxikoak, konfita edo ahate-bularkia… baita boilurrak, intxaurrak, eztia eta ardoa ere. Ezagutu Sarlateko zaporeak azokaren bat bisitatuz.

Azoka atari zabalean

Hiriko azokarik ohikoena da. Larunbatero, arratsaldeko seiak arte, merkatariek beren jantzi koloretsuekin “Traverse”a hartzen dute; Avenue Gambettatik Place du 14 de julliet-eraino. Egun berezia da bizitzaz bete eta Erdi Aroko iragana inoiz baino gehiago gogoratzen digun hiri hau bisitatzeko. Historiaz betetako harrizko eraikin handiez inguratuta elikagaiak eta artisautza erostea luxua da.

Baina erne! Jakin behar duzu janari-postuak 13:00ak arte daudela zabalik; hala ere, Place de la Liberté-n ere egoten dira asteazken goizetan.

Azoka estalia

Hiriak ezkutatzen duen bitxikerietako bat da, tenplu erlijioso baten barruan baitago. Sainte Marie Eliza zaharra birmoldatu egin dute, eta haren ate erraldoien atzean usain, kolore eta zapore nahasketa bat dago ezkutuan, dastatzeko prest. Bidaiatu herrialdean barrena egunero bere produktuak dastatuz, ostegunean izan ezik, 8:30etik 13:00etara.  Eta goi-denboraldian bisitatzeko zortea baduzu, ordutegia ordubete luzatzen da, eta ostiraletan 8:30etik 20:00etara dago irekita.

Gaueko azoka

Urte osoan produktu biologikoen azoka egiten da gauez. Hitzordua ostegunetan izaten da 16:00etatik 20:00etara Place du 14 de julliet-en. Hamabost bat ekoizlek nekazaritzako produktuak, teak, espeziak, lurrinak, marmeladak, landareak, opil organikoak edo baratzezaintzako produktuak, besteak beste, eskainiko odizkizute ilunabarrean.

Boilurren azoka

Gastronomiaren urre beltza Sarlateko produktu izarretako bat da, eta merkatu esklusibo bat du: beno, egia esanda, 2!  Azarotik otsailera handizkako salmenta egiten da, asteazkenetan, Udaletxeko plazan. Boilurraren profesionalentzako, sukaldarientzako edo merkatarientzako azoka da. Baina jaki hori gustuko baduzu, eta horretan aritzen ez bazara, Fénelon kalea bisita dezakezu abenduan, urtarrilean eta otsailean, larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.

FAQ
  • Urtarrilaren hirugarren asteburuan egiten da boilurraren festa
  • Otsailaren hirugarren asteburuan egiten da antzararen festa
  • Mendekosteko astelehenetan eta igandetan eskualdeko produktuen azoka egiten da
  • Abenduan zehar Marché de Noël (Gabonetako azoka) egiten da
  • Landa-eremua izanik, gomendagarria da Sarlatera autoz joatea
OSO INTERESGARRIA
  • Plan gastronomikoa
  • Plana landa-eremuan
  • Plan historiko monumentala
  • Ez da erreserbarik egin behar

There are no comments yet.

Submit your review

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Atrapa el Norte

Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.

Explorar

Atrapa el Norte

Back to Bello home

Copyright Atrapa el norte.