Unibertsitatearen campusaren bihotzean dagoen Nafarroako Unibertsitatearen Museoak arte garaikidearen erakusketa zabala du. Hiru diziplinen arteko topaketa. 20.000 argazki-, pintura- eta eskultura-pieza baino gehiago ditu, hezkuntza-komunitatearen eta bisitatu nahi duen ororen eskura.
Udaletxearen parean, Iruñeko alde zaharraren erdi-erdian, Santo Domingoko merkatua dago. Hiriko antzinakoena. Harrizko eta burdinazko eraikina, 1877an inauguratua; bertan, kalitate goreneko eta hurbiltasuneko produktua aurkituko duzu.
Nafarroa kultura da, bere museoak dira Nafarroa. Bidaiatu Nafarroa osoan zehar banatuta dauden 15 museoetan barrena eta ezagutu erkidego honek duen ondare aberastasuna.
Zatoz bederatzi mila izar baino gehiago ikusteko aukera emanen dizun espazioan barna bidaia bat egitera, aurkitu izarrarte berriak, ihes egin espazioaren eta denboraren legeetatik, eta dena leku berean. Bizi zientzia-egun bat familian Iruñeko Planetarioan
Ongi jabetu kulturaz eta, oro har, aisialdiaz Nafarroa Arenan. Pabiloi modernoa, punta-puntakoa eta edozein ekitaldi hartzeko edukiera duena. Gozatu Foru Erkidegoko kontzerturik eta ikuskizunik onenaz.
Baluartek aukera zabaleko programazio irekia eskaintzen dizu. Gozatu ikuskizunez, azokez, biltzarrez eta antzerkiarekin, musikarekin, zientziarekin, turismoarekin edo negozioekin, besteak beste, lotura duten beste ekitaldi batzuez. Informa zaitez Baluarteren urteko programaz, eta ez galdu Nafarroako aisialdiaren eta kulturaren alderik onena.
Eman kapritxo bat zure ahosabaiari, Iruñeko Estafeta kaleko GURGURen aurkituko dituzun Nafarroako jaki-gozoekin. Zorrotzenek Jatorri Deitura duten tokiko produktuak aurkituko dituzte hemen; besteak beste, ardo onak, gaztak, Erriberako baratzeetako kontserbak, postreak eta ohiko gozogintza nahiz askotariko produktuen saskiak. Esploratu zure alderik gastronomoena Iruñera bisita eginda edo online erosita.
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.
Explora
Atrapa el Norte
Atrapa el Norte
Planifica de forma sencilla tus actividades, dónde comer y que visitar durante tu viaje a nuestro territorio.